DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Brankaganetik kikuke

Zalantzatan barriro be

Ramon Basaldua - Martes, 17 de Enero de 2017 - Actualizado a las 06:02h

votos |¡comenta!
Columnista Ramon Basaldua

Galería Noticia

  • Columnista Ramon Basaldua

athleticek urteari hasiera ona emon eutsola esan neban aurreko astean, batez be, Bartzelonaren aurka Kopan partidu itzela egin ebalako. Benetan uste neban taldeak atzean itxiko ebala denboraldiaren lehen zatiko partidu askotan erakutsitako joko eskasa eta bere mailarik onena eskuratzeko bidean zala. Leganesen aurkako partiduan ikusitakoa ikusita, ostera, zalantzak itzuli dira. Egia da, bai, bigarren itzuli osoa geratzen dala jokatzeko baina garbi dago Athletic okerreko bidetik doala, etxetik kanpoko partiduetan batez be. Holan jarraitu ezkero, Valverderen taldeak ezingo ditu bere helburuak bete, inondik eta inora be.

Ez da bape-bape erreza azaltzea zer jazo jakon Athletici Leganesen aurkako partiduan. Taldeak partidu bikaina jokatu eban Bartzelonaren aurka San Mamesen. Nou Campen zuri-gorriek ez eben gauza handirik egin aurkariaren ate aurrean baina atzealdean nahiko sendo ibili ziran Messi, Neymar eta enparauen aurrean. Ganera, kopako itzuliko partiduan jokatu barik geratu ziran Iturraspe, Raul Garcia, Muniain eta Lekuek hasieratik jokatu eben Leganesen, Nou Campen partidu erdia jokatu eban Adurizegaz batera. Ni neu, oso baikor nengoen Jaime Latre arbitroak partiduari hasierea emon eutsonean. Berrogeigarren segundurako, baina, garbi geratu zan Asier Garitanoaren taldearen aurkako partidua gurutz-bidea izango zala zuri-gorrientzat. Jokaldi landurik josi barik eta baloi luzeak jokatuta bakarrik, Leganesek gol aukera garbiak sortu eta alferrik galdu zituan Iraizozen ate aurrean. Ez dakit konzentrazino faltea egoan edo zer baina onartezina da Leganes batek hain errez haustea Athleticek egitura defentsiboa. Zorionez, Garitanoren gizonen eraginkortasuna oso txarra izan zan eta Iraizozek ez eban golik jaso.

San Josek, Iturraspek, Raul Garciak, Muniainek, Williamsek eta Adurizek jokatu eben erdian eta aurrealdean. Goi mailako jokalariak guztiak. Butarquen, ostera, ez ziran arriskurik sortzeko gauza izan Leganesen atean. Ezin deutsagu zorroztasun ezaren errua bota Vesga, Eraso edo Sabin Merinori. Beñat eta Susaeta zelairatu zituan Valverdek egoerea arteztu gurean baina ontzi zuri-gorriak okerreko bidetik jarraitu eban. Entrenatzaileak berak aitortu eban, gauzarik onena partidua amaitzea izan zala.

Pentsau gura dot, Alaves eta Leganesen aurkako partidu txarrak Bartzelonaren aurkako kanporaketaren alboko kalteak izatea. Arestian esan doten lez, hondino liga erdia be ez da jokatu eta sailkapenera begiratuta Athletic ondo kokatuta dago. Beraz, ate guztiak zabalik dagoz. Edozelan be, Valverdetik hasita danok dakigu taldeak ezin dauela dinamika honegaz jarraitu. Leganesekolako partiduak ezin dira errepikatu. Alde horretatik, jokalarien eskuetan dago ukabilkada bat emotea mahai ganean gaur egungo egoerea iraultzeko.

Oscar de Marcosen itzulerea izan da azken jardunaldiko albiste on bakarra, lortutako puntuagaz batera. Yerayren errekuperazinoa be bide onetik doa eta ondobidean laster egongo da prest jokatzeko. Ganera, kopeari agur esan ostean ligako partiduak ondo prestatzeko aukerea eukiko dau Valverdek eta jokalariek be ez dabe nekerik pilatuko. Kontuak kontu, ez dot baikortasuna galdu gura baina barriro dinot Leganesekoa ezin dala errepikatu. Zuri-gorriek San Mamesen jokatuko dabez hurrengo partidu biak Atletico eta Sportingen aurka. Aukera ona daukie euren benetako mailaren barri emoteko.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120