DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
MUSIKARIA

Maite Larburu: "Musikari nomada naiz"

Europako musika talde zein orkestrekin biolina jotzeazgain, Neighbour proiektuan ere buru-belarri ari daMaite Larburu, Josh Cheathamekin batera. Bi diskoargitaratu dituzte jada: ‘Ura patrikan’ (2013) eta‘Hau’ (2016), biak Gaztelupeko Hotsak zigilupean

2017(e)ko otsailaren 1a, asteazkena - 13:26etan eguneratua

votos |¡comenta!
Josh Cheatham eta Maite Larburuk osatzen dute Neighbour bikoa. ASIER ALTUNA

Josh Cheatham eta Maite Larburuk osatzen dute Neighbour bikoa. ASIER ALTUNA

Galería Noticia

  • Josh Cheatham eta Maite Larburuk osatzen dute Neighbour bikoa. ASIER ALTUNA

ZORTZI urte besterik ez zituenean hartu zuen lehen aldiz biolina Maite Larburuk (Hernani, 1979). Donostiako Kontserbatorioan musika ikasketak amaitzear zenean hegan egitea erabaki zuen, eta Amsterdamen jarraitu zuen ikasketekin. Hantxe hasi zen antzinako musika ezagutzen eta alor horretan dabil lanean gaur egun. Orain hiruzpalau urtetik, Neighbour proiektuko kide ere bada. Otsailaren 3an Irunen (Oiasso Museoan), 4an Bilbon (Biban) eta 5ean Elizondon (Arizkunenea Kultur Etxean) eskainiko dituzte kontzertuak.

Noiz eta zergatik erabaki zenuen Amsterdamera joatea?

Musika klasikoan ari diren askok jotzen dute atzerrira, eta horretan zerikusia du hemengo musika irakaskuntzak ez daukala Europako herrialde askok daukaten musika tradiziorik. Nik banekien atzerrira joan nahi nuela musika ikastera, banekielako Europako zenbait lekutan bazegoela musika klasikoaren tradizio handi bat. Horregatik da hain ohikoa, musikari izan nahi baduzu, hemendik ateratzea, ikasketetan sakontzera. Nik Bachelor gradua eta masterra egin nituen Amsterdamen.

Bertan zeundela hasi zinen antzinako musikan sakontzen. Nondik datorkizu antzinako musikarekiko lilura?

Betidanik eduki dut zaletasuna. Baina ez nintzen joan Amsterdamera antzinako musika ikastera, baizik eta musika klasikoaren gaineko ikasketetan sakontzera. Antzinako musikatzat hartzen da musika klasikoaren garai jakin bat. Herbehereak aitzindari izan ziren antzinako musikaren mugimendu historizistan, eta bertan nengoela aprobetxatuz, horretan sakontzea erabaki nuen.

Amsterdamen bizi izan zara 14 urtez, baina Hernanira itzuli zara oraintsu. Hanka bat hemen eta bestea han duzula bizi zara, ezta?

Bai. Orain etxea Hernanin daukat, eta lana daukadanean mugitzen naiz, proiektuka egiten baitut lan. Proiektua sortzen den tokira noa. Akaso proiektu batek iraun ditzake bi aste edo hilabete. Adibidez, bi astez egoten naiz entseatzen orkestra batekin eta gero kontzertuak ematen ditugu tokatzen den lekuan. Horrek esan nahi du, lehen asko bidaiatzen banuen, orain are gehiago mugitzen naizela. Denbora gehiago pasatzen dut orain Euskal Herrian, baina nire lana ez dago hemen, kanpoan dago. Musikari nomada naiz.

Beti esan izan da Europako beste herrialde batzuetan espaniar estatuan baino aukera gehiago daudela musikatik bizitzeko, are gehiago musika klasikoan. Horrela da?

Bai. Ni Europako musika talde zein orkestrekin biolin barrokoa jotzetik bizi naiz. Hasteko, badakit egiten dudan hau egitetik ezin dudala bizi hemen, ez dagoelako nahikoa lan. Jarraitu behar dut Belgika, Holanda eta Frantziako taldeekin lanean honetaz bizitzen jarraitu nahi badut, kanpora atera behar dut nahi eta nahi ez. Zentzu horretan, hainbat urtez Amsterdamen bizitzeak zirkuituan sartzea ahalbideratu dit, eta gaur egun nire lanaren parte handi bat bertan ematen da.

Zure musika-ibilbide profesionalaz gain, bazabiltza bestelako proiektu batean ere. Orain dela hiruzpalau urte sortu zenuen Neighbour bikoa. Noiz eta nola sortu zen?

Josh Cheatham eta ni antzinako musikan espezializatuak gara eta testuinguru profesional berean egiten dugu lan. Erdi brometan, beste mota bateko musika egin beharko genukeela komentatu genuen behin;nolabait, joko genuela nahi genuen moduan, ez esaten ziguten moduan. Barruko hari batek tira egin izan baligu bezala izan zen, baina helburu jakinik gabe. Amsterdamen gorpuztu zen proiektua, nahiz eta birtualki ere lan asko egiten dugun, Josh ere musikari nomada delako. Biok kointziditzea ez da erraza izaten.

Imajinatzen dut mugitzen zaren musika klasikoaren mundua oso serioa izango dela. Horrekin hausteko modu bat ere bada Neighbour?

Bai, musika klasikoan zurruntasun bat badago, kontserbatorioan ikasi dugunok badakigu hori zer den. Serio hartu ohi dira gauzak eta horrekin hautsi nahi nuen, pixka bat liberatzeko edo askeago aritzeko behintzat. Gero errealitatea da bestearen aztarna daukazula jada, belarria modu batera eginda.

2013an atera zenuten lehen diskoa, eta harrera beroa jaso. Nolako esperientzia izan zen lehenengoz jendaurrean zeure abestiak abestea?

Harrigarria izan zen halako arreta jasotzea. Disko eta proiektu berriek arreta gehiago jasotzen dute, hori egia da, baina ez genuen espero.

Are gehiago, kanpoan gorpuztu den proiektu bat izanik. Ezusteko polita izan zen. Eleaniztasuna da Neighbour-en ezaugarrietako bat. Zein pisu dute hitzek abestietan?

Lau hizkuntza erabiltzen ditut egunerokotasunean. Hizkuntza bat baino gehiago hitz egiteak neure burua modu ezberdinetan adierazteko aukera ematen dit, oso aberasgarria zait hori. Niretzako gauza naturala da, eta sorkuntzan ere normal erabiltzen ditut beste hizkuntza batzuk. Hala ere, ez nuke esango hitzek pisu handiegirik dutenik.

Nola definituko zenuke ‘Hau’, zuen bigarren diskoa?

Nire sorkuntzaren garapen bat eman da disko honekin. Niretzako sorkuntza ikasbide bat da, eta etengabeko prozesu horren hurrengo pausoa izan da. Erabili ditugun tresnak, lehendabiziko diskoan baino ugariagoak dira, besteak beste, ukelelea, gitarra elektrikoa edo klarinetea daude disko honetan.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120