DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
95 urte zituela

Piarres Charritton euskaltzain emeritua hil da Baionan

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle izateari utzi eta erretiroa hartuta zegoen

EUROPA PRESS - Viernes, 17 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 12:57h

votos | ¡comenta!
  • Mail
Piarres Charritton.

Piarres Charritton. (Euskaltzaindia)

Galería Noticia

Piarres Charritton euskaltzain emeritua hil da, Baionan, 95 urte  zituela, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez. Filosofian lizentziaduna,  Teologian eta Euskal Ikasketetan doktorea, Euskal Herriko  Unibertsitateko (EHU) irakasle izateari utzi eta erretiroa hartuta  zegoen, aspalditik. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1950eko  urriaren 27an, eta euskaltzain oso 1985eko uztailaren 19an (sarrera hitzaldian Piarres Lafitteren bizitza eta lana gogoratu zituen). Euskaltzain emeritua zen 2006ko uztailaren 20tik.

BILBO. Hazparneko Ehulateia etxean sortu zen Piarres Charritton  Zabaltzagarai, 1921eko urriaren 19an, laborari familia batean. Gaztea  zela abiatu zituen apaizgai klasikoaren ikasketak Hazparnen,  Uztaritzen eta Baionan, eta 1947an apaiztu zen. Erroman goi teologia  ikasketak eta filosofiakoak Parisen egin ondoren, irakaskuntzan  jardun zuen hainbat postu eta mailatan, oinarrizko irakaskuntzatik unibertsitateraino. 1970eko hamarkadan apaiz izateari utzi zion eta  familiatu zen.

Jarduera intelektual bizia izan du gazte-gaztedanik; artikulu  anitz eta hainbat obra argitaratu ditu, batez ere euskaraz, baina  baita frantsesez ere. Ele indartsuko gizona, besteak beste, Jean  Etxepare medikuaren eta Piarres Lartzabal idazle eta antzerkilariaren lanen biltzaile, langile harrigarria eta ekintzaile etengabea izan  zen Charritton.

"Euskara ezpainetan, dotorezia mintzairan, bikaintasuna idazkeran. Halakoxea zen Piarres", esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak. "Labayruren Ikastaroetan ezagutu nuen, urte asko direla -gogoratu du  Urrutiak-, bera irakasle eta ni ikasle. Egia esan, berebiziko indarra  zerion hari, Iparraldeko euskararen nondik norakoak hitzez eta letrez  erakusten eta irakasten zizkigula".

Urrutiak azaldu duenez, "euskararen klasikoak barne-barnetik  maitatu eta gure eskuetan jarri zituen, mintzaira zaindu baten bidez.  Sona handiko euskal maisuen  argitarazlea, erretorikak ez zeukan  berarentzat ez bihurgune ezta ezkutuko lekurik. Euskara ezpainetan, dotorezia mintzairan, bikaintasuna idazkeran. Halakoxea zen Piarres Charritton. Euskararen sua eta garra, molde horretan gogoratuko dugu,  gaurgero, gure euskaltzainkidea".

Hazparneko beilatoki hil-kapera bihar irekiko da  eta hileta astelehenean izango da herriko elizan arratsaldeko 15:00etan.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Obituarios

ir a Obituarios »

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120