DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

“Mono no aware”

Juanra Madariaga - Domingo, 19 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

votos | ¡comenta!
  • Mail

UDABERRiA aurreratu da. Eraso egin digu erdi nekaturik dagoen neguaren atzetik, eta hainbat landaretan kimu berriak hasi dira berdetasunez leher-tzen. Mendietako soslaietan berdetasunaren lainoa suma daiteke basoetako adarretan zintzilikaturik, hosto-itsaso bat izango denaren irudipena iragarriz. Laster, hotzak eta afrontuek biluzturik izan direnak berriz agertuko dira jantzirik.

Mendietako lekukoa ekarri dute hona ere, eta Bilboko etorbideetan dauden zuhaitz gazteetan lore zuriak, arrosak, krema kolorekoak jaio dira baimenik gabe, modu ia idilikoan. Euren azpitik paseatzean munduko hainbat tokitan izaten diren gereziondoen, eta beste zuhaitz askoren loratze epikoez gomutatu naiz. Japonian loreen petaloak jausten hasten direneko zita ekidinezina da. Hemen ere zuhaixka ba-tzuen petaloak hasi dira jausten dagoeneko, eta niri “mono no aware” esaldi japoniarra etorri zait akordura. Hitz horiek nolabait, gauzen efimerotasuna adierazi nahi dute, edertasun eta akabantzaren arteko hibridazioaren sentimendu batekin.

Han Japonian, ametsek duten izaera iragankorraren gisan, existentziarena ere onartzen dute, inolako desesperazio nihilistarik gabe. Hau da, inguratzen gaituzten gauzak, ezinbestez aldatu egin behar dira, inguruan ditugun pertsonak eta geu ezinbestez aldatzen garen gisa berean. Agian, min jasangarri txiki batekin.

Badakizue Japonian gurtu egiten dituztela gereziondoetako loreen petalo galtze ugaria. Han sakura deitzen diete, eta japoniarrek miretsi egiten dituzte sakura hauek, oso igarokorrak direlako. Familia guztiak biltzen dira zuhaitzaren abaroan, elurrak mar-mara egiten duen gisan, loreen petaloekin gozatzeko. Astebete-garrenean jausten dira jaio berri diren loreak, eta galtze horrek mono no aware sentimendua sortzen du prozesua modu hipnotikoan ikusten ari denarengan. Hau da, ederra da, baina oso efimeroa.

Emozionaltasunaren bitartez analizatu ahal ditugu une iragankorrak: behin izan zirenak, intentsitatez beterik biziarazi gintuztenak, eta inoiz, inoiz ere, bueltatuko ez direnak.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120