DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
apirilaren 30era arte

Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak haurrentzako marrazketa lehiaketaren III. edizioan parte hartzeko deialdia egin du

Sariak, ekainaren 4an, Beteluriko EUTn (Arrigorriagan) ospatuko den Uraren Jaian banatuko dira

d.d. - 2017(e)ko martxoaren 20a, astelehena - 10:53etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak haurrentzako marrazketa lehiaketaren III. edizioan parte hartzeko deialdia egin du.

Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak haurrentzako marrazketa lehiaketaren III. edizioan parte hartzeko deialdia egin du.

Galería Noticia

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak haurrentzako marrazki-lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia egin du. Lehiaketa 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta aurtengo helburua haurrak saneamenduaren garrantziaren gainean sentsibilizatzea da; izan ere, hondakin-urak araztea zinez garrantzitsua da Lurraren jasangarritasuna bermatzeko eta pertsonen osasuna zaintzeko.

BILBO. Parte hartu nahi duten haurrek apirilaren 30era bitartean bidali ahal izango dituzte euren marrazkiak, lema hauetako batekin batera: “NIK URA BERRERABILTZEN DUT”, “NIK EZ DUT URA KUTSATZEN”. Hala, uretan edo ura berrerabiliz egin ditzakegun askotariko jarduerei modu positiboan erantzuteko eta ura zaintzeko eta ez kaltetzeko moduak azaltzeko. Parte-hartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du, A4 formatuan. Marrazteko edozein teknika erabili ahal izango da, baina marrazkiak formatu digitalean bidali beharko dira (pdf, tiff edo jpg), 300 ppp-ko gutxieneko bereizmenarekin, helbide elektroniko honetara: dibujos@consorciodeaguas.eus

Aurtengo gaia “Hondakin-urak” da, eta bat dator Nazio Batuen Erakundeak 2017ko Uraren Nazioarteko Eguna —datorren martxoaren 22an— ospatzeko aukeratu duen gaiarekin. Izan ere, oro har, hondakin-uren ehuneko 80 baino gehiago ekosistemara itzultzen da berrerabilia edo tratatua izan gabe. 1.800 milioi pertsonek hondakinekin kutsatutako edateko ur iturriak erabiltzen dituzte, hainbat gaixotasun hartzeko arriskuarekin, besteak beste: kolera, disenteria, sukar tifoidea edo poliomielitisa. Horrek 842.000 hildako inguru eragiten ditu urtean.

Lehiaketara aurkezten diren marrazki guztien artean epaimahaiak kategoria bakoitzeko (6 eta 8 urte artekoak, 9 eta 11 urte artekoak eta 12 eta 14 urte artekoak) hiru finalista hautatuko ditu maiatzean. Irabazleek datorren ekainaren 4an jaso ahal izango dituzte sariak, erakundeak Beteluriko tratamendutegiko zelaietan (Arrigorriaga) urtero ospatzen duen Uraren Jaian.

Lehenengo saria lortzen dutenek tableta bat irabaziko dute eta beste bi finalistek joko digitalak, bai eta dominak eta beste material didaktiko batzuk ere. Horrez gain, aurkezten diren marrazki guztiak Ur Partzuergoaren webgunean jarriko dira ikusgai, herritarrei haurrek ezinbesteko baliabide honen gainean duten ikuspegia eskaintzeko, eta ura zentzuz erabiltzeko eta zaintzeko konpromisoaren inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzeko.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120