DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Bestelako parametroak

Ana. Urkiza - Lunes, 20 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

votos | ¡comenta!
  • Mail

Aurreko astean, Gipuzkoako Foru Aldundian, hainbat lagun bildu ginen gipuzkoarren kultura politikoaz hitz egiteko. Aurretiaz, inkesta batean parte har-tzeko gonbita luzatu ziguten eta, honakoan, inkestaren emaitzak ezagutzeko eta hainbat terminologia politikoren gainean eztabaidatzeko elkartu ginen. Helburua, etorkizunean kultura politikoa sustatzeko eta politikaren lan lerro nagusiak zeintzuk izan daitezkeen irudikatzen hastea. Interesgarria izan zen inkestaren emaitzak jasotzea eta belaunaldi ezberdinen artean agertzen diren ezberdintasunak (sekula ez dira txarrerako) antzematea. “Politika” eta “demokrazia” terminoekin batera, “militantzia”, “partaidetza”, “bizikide-tza”, “solidaritatea”, “konpromisoa”, “sakrifizioa”… hainbat eta hainbat termino aztertzeko beta izan genuen eta argiro ikusi genuen, terminoetan beraietan ere sekulako garapena nozitu dugula azken hamarkadotan.

Arrasaten, ostera, “Euskaraz bizi” eguna ospatu dute asteburuan. Bi belaunaldi nahikoa dela esan da bertan Euskal Herria euskalduntzeko. Apirilaren 8an ETAk armak entregatuko dituela aditzera eman da. Eta, atzo, 125.000 lagun beren herriaren etorkizunari buruzko galdeketan parte hartzera gonbidatuta zeuden.

Zalantza gabe, gure herriaren etorkizuna irudikatzeko testuingurua eta eskura ditugun bitartekoak besterik dira. Aztiker-ek gidatutako kultura politikoaren gaineko azterketan nabarmentzen zen gaietako bat zera zen: orain 40-60 urte dituzten hiritarren eta gazteen artean dagoen politikari buruzko ikuspegia eta inplikazioa oso ezberdinak direla. Adituen eta hiritarren artean ere aldea nabarmena zen.

Kontua, ordea, kultura politikoa neurtzeko erabili dugun ikuspegia, hain zuzen ere, orain arte baloratu ditugun edukien araberakoa ez ote den. Testuinguruaren aldaketa eta politikariek egindako lana ere hor daude.

Gizartea mugitzen ari da. Agian, parametro ezberdinetan.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

  • ¿Estás a favor del turismo en Bilbao?
    Vota

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120