DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
"Ez utzi endredatzen" kanpaina

CEAR-Euskadik bideoa plazaratu du zurrumurru arrazista eta xenofoboen aurkako kanpainaren baitan

Asteartean ospatuko da Xenofobia eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

EP - 2017(e)ko martxoaren 20a, astelehena - 11:12etan eguneratua

votos | ¡comenta!
  • Mail
"Ez utzi endredatzen" kanpaina VER VÍDEO Reproducir img

(Youtube/CEAR)

Galería Noticia

CEAR-Euskadi erakundeak "Ez utzi endredatzen" kanpainaren jarraipena den bideo berria plazaratu berri du, asteartean ospatuko da Xenofobia eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Bideoa errefuxiatuekiko dauden aurreiritzietan oinarritzen da, eta enpatia eta zirrara sortuz, errefuxiatuen inguruan sortzen diren zurrumurru arrazista eta xenofoboen aurrean nahasten ez uztearen mezua zabaldu nahi du gizartean, hala nola asilo eskatzaileak yihadismoarekin zuzenean gizarte laguntzen gehiegizko erabilera egiten dutela.

BILBO. Kanpainaren zabalkunderako, CEAR-Euskadik zenbait hedabideren kazetarien laguntza eskatuko du, "Kazetariak xenofobiaren kontra" manifestuarekin bat eginez, kultura aniztasunaren aldeko mezua zabaldu eta zurrumurru arrazista eta xenofoboen kontra egin dezaten. Maiatzaren 21ean, Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, CEAR-Euskadik bere webgunean argitaratuko du kanpainarekin bat egin duten kazetarien izenak.

CEAR-Euskadik jakinarazi duenez, kanpaina gaur egun entzuten diren zurrumurruen inguruko ikerketa baten ondorioa da: zurrumurru nagusiak identifikatu dira eta desmuntatzeko kontrainformazioa bilatu da. Izan ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) alorrean sortzen diren zurrumurruak faltsuak direla egiaztatu du. DBE ezin daiteke kobratu Eusskal Autonomia Erkidegora (EAE) heldu bezain pronto, hiru urteko erroldatzea beharrezkoa baita.

Gainera, migratzaileentzat DBE ez da askotan entzuten den bezala "bizitza guztirako" eskaintzen den prestazioa (bost urte baino denbora gehiago jasotzen dutenen artean, soilik %6 atzerritarrak dira). Horrez aparte, iruzurra ez da %0,3ra heltzen. Halaber, EAEn bizi diren atzerritarren artean, soilik %9,7k DBE eskuratzen du. Horrek guztiarekin batera, gogoratu du DBE ez dela laguntza, baizik eta pertsona orok duen eskubidea.

"Melillako hesiaren inguruko informazioak entzuten ditugunean, edota errefuxiatuen etorrerei buruzkoak, 'jende oldea' edo 'jauzi jendetsua' bezalako kontzeptuekin lotzen da. Errealitatea da Espainiar Estatuan 2016. urtean zehar 15.755 asilo eskari gauzatu zirela, Europar Batasuneko asilo eskari guztien %1,3, hau da, soilik hiru 10.000 biztanleko", azaldu du.

YIHADISMOAREKIN LOTURA

Halaber, errefuxiatuen eta yihadismoaren arteko lotura behin baino gehiagotan egiten dela salatu du. Horrela, 2012tik hona, Barne Ministroaren esanetan, soilik zazpi pertsona atxilotu dituzte Euskadin ustezko yihadismo kontuengatik eta ez da ezagutzen horien artean asilo eskatzaileak zeudenik.

"Gaur egun, hemen bizi diren errefuxiatu eta migratzaileen inguruan hainbat zurrumurru arrazista eta xenofobo sortu dira. Gure bizikideak dira, gizarte honen parte eta gure ardura endredatzen ez uztea da", azpimarratu du.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120