DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Chrysallis EHk ikus-entzunezko material didaktikoa aurkeztuko du astearte honetan

Martes, 4 de Abril de 2017 - Actualizado a las 12:47h

votos | ¡comenta!
Cartel de la campaña de Chrysallis Euskal Herria.

Cartel de la campaña de Chrysallis Euskal Herria.

Galería Noticia

Chrysallis Euskal Herria elkarteak "Zakila duten neskak, bulba  duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" ikus-entzunezko material  didaktikoa lehenbiziko aldiz aurkeztuko du astearte honetan,  apirilaren 4an, Donostiako XV. Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan.

DONOSTIA. Elkarteak jakinarazi duenez, aurre estreinaldia "Transexualitatea  adin txikikoen artean" saioaren baitan egingo da, arratsaldeko  19:00etan, Victoria Eugenia antzokian, "Just a normal person" film  suediarraren proiekzioaren ostean. Jarraian, gaiaren inguruko  solasaldian izango dira Izaro Antxia Gehitu elkarteko transexualitate  arloko arduraduna eta Aingeru Mayor sexologo eta Chrysallis Euskal  Herria taldeko presidentea.

Chrysallis Euskal Herriak euskaraz eta gaztelaniaz egindako zortzi  minutuko ikus-entzunezko muntaia "nazioartean aitzindaria da, haurren  transexualitatea ikasgeletan lantzeko egin den lehendabiziko  ikus-entzunezko materiala baita".

"Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren  adierazpen bat" auurki jarriko da eskuragarri Internet bidez,  dagoeneko zortzi hizkuntzatan dauden "Neskak eta mutilak, identitatea  eta gorputza" fitxa didaktikoekin egin zen bezala.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120