DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

“Voló, voló...”

Rikardo Arregi - Miércoles, 19 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:02h

votos | ¡comenta!
  • Mail
Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

AURREKO egun batean nire adiskide batek ezagun ba-tzuk topatu zituen kalean: afaria izan zuten elkarte batean eta pozik zetozen; adin guztietakoak bazeuden ere, adiskidearen adin berekoak izan ziren hurbildu zirenak eta, kasu horietan ohikoa denez, aspaldiko garaietara jo zuen mintzabideak. Ezagunak kontatu zigun, besteak beste, elkartean afaldu eta gero musikaren txanda iritsi zenean, aspaldiko doinu ezagun batek “voló, voló, Carrero voló” kantatzera bultzatu zituela eta jertseak, txamarrak eta horrelakoak gorantz jaurtikitzera bertan zeunden gazte guztien harridurarako. Ai, zenbat festetan (festa guztietan) egin genuen gauza bera pasa den mendean (mende hitzak aspaldi, oso-oso aspaldi, esan nahi du benetan). Gazteei azaldu omen zieten zer zen performance hori guztia, eta xahar sentitu ziren eta lekuz kanpo. Handik aste pare batera Casandra txiolariaren berri izan genuen, zigortuta Carrero Blancori buruzko txantxak Twitterren egiteagatik; Espainiako Erresuman hebadibe ba-tzuetan Carrero Blancorentzat begirunea eskatu zuten terrorismoaren biktima (sic) izateagatik. Gogoratu nituen ezagun horien azken hitzak: “Gaur egun auziperatuta egongo ginateke guztiok”.

Espainako Erresuma (eta guztiok berarekin) atzeraka (eskuinera eta haratago) doala gero eta argiago dirudi. Azken frankismoaren zutabeetako bat terrorismoaren biktima? Errepublikaren eguna ospatzeko udal ba-tzuek (eta Nafarroako Parlamentuak) hartutako erabaki xumeek, egun pare batez bandera errepublikanoa jar-tzearenak, epaitegietan amaitu dute bide laburra; bien bitartean, Espainako Erresumako bandera monarkikoa (konstituzionala, barkatu) aste santuan makila erdian jarri dute armadako kuarteletan Jesukristoren heriotza dela-eta dolua adierazteko. Mendeak bueltaka ditut buru zorabiatuan. Hau guztia gertatzen ari da orain, hemen, eta beste hamaika adibide dago. Ezker espainiarra kikilduta ikusten dut aurreko gehiegikeriei erantzuna eman behar zaienean, beldurturik eta epel, iritziak sendo mantentzeko indarrik gabe. Okerrera joan daiteke guztia.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120