DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

EAJ vs. ELA

Josu Torre - Jueves, 20 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:03h

votos |¡comenta!
Columnista Josu Torre

Galería Noticia

  • Columnista Josu Torre

ALDERANTZIZ nahi bada berdin dio, ELA vs. EAJ ez dakidalako zein izen dan lehena auzi edo eztabaida irekitzen. Ez jakitearren ez dakit versus horrek zehazki zer esan nai duen ere, bai zertarako erabiltzen den, ordea. Ba-tzuetan kontra eta beste batzuetan erreferentzia moduan erabiltzen den arren. Dakidana da, atsotitzekin jarraituz, ez dela gauerdiko ahuntzaren eztula ez eta atzo goizeko albistea. Niretzako honela izan denez, alderdia eta haren sindikatoaren artean kidetasun beste haserre izan direla urte lusaz eta barne kontu izan den legez, barnean gorderik eduki-tzen jakin dutela. Barka iezadazue ‘alderdia’ erabiltzen dudanean EAJ-z ari naizela -Espainian ‘partido’ erabiltzean PC-z aritzen naizen bezala-, adinean aurrera joatearen ajea izango da. Auskalo! Gaztetxotan euskara irakasten saiatu nintzenetik ezagu-tzen dut -eta ordutik estimuan dut- duela zortzi hamar urte arte ELAren buruzagi izan den Jose Elorrieta. Unibertsitate ikasketak egin eta ikasitakoak idazteko, lan hori uzteko zen-tzua eta argia izan zuena. Oso gogoan dut, kargu hori hartu eta laster aurpegiratu nion orain azaleratu bezain kontrajarri den aje hori. Alegia, sindikatua (kasik) alderdiaren tresna bat zela. Behin ere ez dit Josek hain latz hitzegin nire argudio hori ezabatzeko egin zidanean baino. Hurrutiago joanez, hark kargua hartzeko orduan bi helburu nabarmen zituen. Bata, bulego eta lantegietatik harago, hedabideetan nabarmentzea eta, biga, sindikatuak alderditik erabateko independentzi zuela. Orduan eta beti izan dudan zalantza, hain zuzen. Zeren, afiliatuen ia %100 alderdikoak edo hurbilekoak izaki, ez da hain erraza askatasun hori izatea. Urte asko eta beste hainbeste jasoera joan dira ordutik baina enpeinu horrek dirauela dirudi. Erabat ebatzia ez dagoela behintzat. Luzez eztabaidatzeko auzia, oraindik.

Eta jarraituko nuen, ordaindu nahi nuen zor batengaitik izan ez bazen. Adiorik ezbatekin utzi du Anjel Lertxundik eguneroko zutabea Berrian eta ni oraindik zorrean, lan horretan izan dudan eta dudan errefentzirik behinena dela aitortzeke.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120