DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
6-12 urteko neskato-mutikoentzat

Datorren astelehenean irekiko da "Udan Primeran Kirola Eginez” programan parte hartzeko epea

Inskripzio guztiak zein-nahi kiroldegitako salmentarako makinetan egin behar dira edota www.bilbaokirolak.com web orrian

D.D. - 2017(e)ko apirilaren 21a, ostirala - 11:11etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Datorren astelehenean irekiko da "Udan Primeran Kirola Eginez” programan parte hartzeko epea.

Datorren astelehenean irekiko da "Udan Primeran Kirola Eginez” programan parte hartzeko epea.

Galería Noticia

Datorren astelehenean, apirilak 24, irekiko du Bilboko Udalak “Udan Primeran Kirola Eginez” programan izena emateko epea. Bilbao Kirolak erakundeak antolatutako “Udan Primeran Kirola Eginez” programaren helburua da umeen artean kirolaren praktika bultzatzea, baita gurasoei lana eta familia-bizitza uztartzea erraztea ere.

BILBO. Eskaintza osatzeko, campus espezifikoak eskainiko dira eta 18 urte arteko gazteek parte hartu ahalko dute horietan.

Bilbao Kirolak-en Udalekuetan izena emateko epea apirilaren 24an hasiko da Bilbao Kirolak-eko abonatuentzat eta apirilaren 26an abonatuak ez direnentzat. Inskripzio guztiak zein-nahi kiroldegitako salmentarako makinetan egin behar dira edota www.bilbaokirolak.com web orriaren bidez.

2000 PLAZATIK GORA SEI KIROLDEGITAN

Aurtengo eskaintza, euskaraz eta gaztelaniaz, 6-12 urteko neskato-mutikoei zuzenduta dago; guztira 2.130 plaza izango dira, horietatik 60 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat, Errekaldeko eta San Ignazioko kiroldegietan. Kirol Egokituaren Federazioaren bitartez egin ahalko dute inskripzioa (telefonoa: 94 441 31 81). Gainera, 195 plaza esleituko dira erraketa, gimnasia erritmikoa eta kirol gimnasia, tranpolina eta dantza modernoaren campus espezifikoetan. Goizeko 09:00etatik 14:00etara izango dira programak. Hala ere, 08:30ean sartzeko eta 14:30ean irteteko aukera egongo da, familiei lan egitea eta familia-bizitza uztartzea errazteko.

“Udan Primeran Kirola Eginez” programa Artxanda, Deustu, San Ignazio, Errekalde eta Txurdinagako Udal Kiroldegietan egingo da, ur-jokoak, joko herrikoiak, talde-kiroletarako hastapenak, herri kirolak, tenisa, padela eta igerilekua bezalako jarduerak eskainiz.

KIROLA ETA KONTZILIAZIOA

“Udan Primeran Kirola Eginez” programak kirol askoko plan ludikoa eta atsegina eskaintzen du ekaineko azken astetik uztaileko azkenekora arte. Aisiarako eskaintza betea da eta Udalak eskola-oporraldietan familiei lan egitea eta familiaren bizitza uztartzea ere erraztu nahi die, umeek oporretan emango dituzten hamar astetatik bederatzitarako eskaintzen baitira jarduerak.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120