DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Programazioa

Karmele Jaio - Viernes, 21 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:02h

votos | ¡comenta!
  • Mail
Columnista Karmele Jaio

Galería Noticia

GAUZAK ondo programatzea garrantzitsua da. Lan askoren arrakasta programazio onean datza. Enpresa bat, edozein lan, bere bidean ondo joateko, aurrea hartu behar izaten zaio denborari, eta 2020an gertatu behar dena 2017an prestatu behar izaten da, edo aurreikusi, unea heltzen denean dena prest izateko. Unea heltzerako gauzak prest izatea, hori da denborari aurrea hartzea. Eta honen justu kontrakoa da gauzak azken unerako uztea.

Nori ez zaio gertatu, praka batzuetako kremailera apurtu eta konpondu gabe gordetzea, eta jantzi nahi duzun egunean sekulako amorrua sentitzea ez ditugulako prakak konponduta gorde… Edo bizikletan ibiltzeko gogoarekin jaiki, ganbarara bizikletaren bila jaitsi eta konturatzea gurpila zulatuta duela, gorde zenuen egunean ez zenuelako konpondu…

Batzuek dena programatzen dute, eta dena izaten dute prest erabili beharreko egunerako. Hauei ez zaie halakorik gertatzen, baina hauek ere badute euren alde ez hain positiboa.

Izan ere, ezagutzen ditut batzuk oso onak direnak euren lanetan dena aurreikusteko gaitasun handia dutelako eta dena prest izaten dutelako, baina gero, oporrak heltzen direnean, adibidez, ez dakite eguna programatu gabe igarotzen. Eta txarrena, besteen eguna programatzen saiatzen direnak une oro.

Nire lagun baten aita enpresa txiki bateko jabea zen, hainbat urtetan izan zen haren kudeatzaile eta zuzendari nagusia, baina jubilatu zenean, ez zen kapaz izan dena programatzeko jarrera ahazteko. Eta horrela, familia zoratu zuen ia, bereziki emaztea, guztien eguneroko bizitza kontrolatu nahi zuelako.

Gauzak programatzea oso ondo dago. Lan askoren arrakasta programazio onean datza. Baina programatzaile onak jakin behar du baita ere desprogramatzen, eta noizbehinka gorputzak eskatzen diona, eta ez besterik, egiten. Datorrena, datorrela. Eta bereziki, jakin behar du besteek ez dutelako zertan euren programazioaren menpe egon behar.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120