DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
euskal zinema

Ekainaren 2an estreinatuko da ‘Nur eta Herensugearen Tenplua’

Toti Martinez de Lezearen eleberrian oinarritutako lehenengo animaziozko pelikula izango da

Uxue Razkin - Martes, 16 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:04h

votos |¡comenta!
'Nur eta Herensugearen templua'trailerraVER VÍDEOReproducir img

(YOUTUBE)

Galería Noticia

  • 'Nur eta Herensugearen templua'trailerraReproducir

bilbo- Toti Martinez de Lezeak sortutako pertsonaia mitikoak pantaila handira egingo du jauzi ekainaren 2an. Nur bildumako hirugarren liburuan -Nur eta Herensugearen Tenplua-, oinarritutako lehenengo animaziozko filma izango da eta ikusleek euskaraz disfrutatzeko aukera izango dute Euskal Herriko zinema aretoetan. Aurrestrenaldia izango du pelikulak;maiatzaren 27an izango da, Donostiako Principe zineman, 12:00etan.

“Gaztetxoek pelikula ikusiko duten lehenengo aldia izango da eta beraien sentsazio eta bizipenak zuzenean ikusi nahi ditut”, aitortu zuen Martinez de Lezea idazleak.

Lotura Films etxeak ekoitzi du Nur eta Herensugearen tenplua. Ia bi urteko prozesu “neketsua” baina aberasgarria izan dela aitortu zuen filmaren sorkuntza prozesuan lanean aritu den lan-taldeak. Eneko Olasagastik gaineratu zuen elkarlaneko ariketa izan dela proiektu hau: “Guretzat garrantzitsua izan da prozesuan Totiren ekarpenak jasotzea, modu horretan pelikulan idazlearen esentzia txertatzen saiatu gara”.

Martinez de Lezea “oso pozik” dago emaitzarekin. Hala mintzatu zen pelikulaz: “Dibertigarria da, liburuek duten abenturazaletasuna mantentzen du eta horregatik gazteei asko gustatuko zaiela pentsa-tzen dut”.

Abentura, irudimena eta jolasa izango ditu ardatz filmak eta gaztetxoen arteko harremanak eta laguntasuna izango ditu hizpide, lan-taldeak aditzera eman zuenez. “Azken finean, haur eta gazteen artean balio positiboak sustatzea ere garrantzitsua da eta horretan ikus-entzunezkoek funtzio garran-tzitsua bete dezakete”, gaineratu zuen pelikulako lan-taldeko kide den Miren Berasategik.

Txinan izango da nurFilmaren argumentuari dagokionez, gurasoekin Larrabetzutik Txinara joango da bizitzera Nur protagonista. Bertan, lagun berriak egingo ditu eta bere lagun baten urtebetetzea ospatuko dute, jolas parke erraldoi batean. Kuadrilako bat aldendu eta bere bila artiuko dira Nur eta bere lagunak. Bidean, baina, labirinto batean murgilduko dira eta traba handiak gainditu beharko dituzte handik ateratzeko. Ildo horri jarraiki, Berasategik azpimarratu zuen film honekin gazteen irudimena balioan jarri nahi izan dutela: “Ume eta gaztetxoek gauzak ikusi eta ulertzeko beste gaitasun batzuk dituzte, guk geuk nagusiok, aspaldi galdu genuen gaitasun hori irudimenari esker mantentzen dute eta gure azken lan honetan irudimenari garrantzia eman diogu”.

lotura filmsUne berezian estreinatuko da Nur eta Herensugearen Tenplua.Izan ere, lan hori izan zen Juanba Berasategi Lotura Films-eko sortzaileak zuzendu zuen azkena. Apirilean zendu zen zinema-zuzendaria. “Juanba joan den arren, Loturako lan-taldeak orain arteko ibilbidearekin eta euskarazko ikus-entzunezkoen munduan egindako lanarekin jarrai-tzeko asmo irmoa dugu”, azaldu zuen Miren Berasategik.

Sustapen kanpaina handia abiatu dute Lotura Films-ekoek, Euskal Herriko familiak ekainaren 2tik aurrera zinemetara gerturatzea delako euren asmo nagusia. “Nurberezia da guretzat, Totiren produktu arrakastatsu batean oinarrituta dago”, adierazi zuten.

Filmaz gain, ekitaldi batzuk abiatuko dituzte. Datozen astetan, esaterako, Euskal Herrian bi izanendira hitzorduak: Ibilaldia -maia-tzaren 28an- eta Eskola Publikoen Jaia -ekainaren 4an-. Bertan filmari buruzko informazioa eta produktuak banatzeaz gain (globoak, karetak...), photocallbat ere ipiniko dute argazkiak ateratzeko eta horiek sare sozialetan parteka-tzeko. Nurliburu bildumen zozketan parte-hartzeko aukera izango du jendeak, #Nurfilma traolaren bidez.

Kanpainaren webgunean aurki daiteke informazio osagarria: nur.loturafilms.com.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120