DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
LASTERKETA SOLIDARIOAREN IV. EDIZIOA

Bilboko zenbait kaletan aldaketan izango dira domekan "Emakumeen Martxa" dela-eta

Zirkulazioko aldaketa nagusiak 11:00ak eta 13:00ak bitartean izango dira, gutxi gorabehera. 08:00etatik 14:00etara ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira José Anselmo Clavé pasealekuan, bertan izango baita irteera eta helmuga.
  

Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 12:49h

votos | ¡comenta!
  • Mail
IV Emakumeen Martxa

IV Emakumeen Martxa

Galería Noticia

Lekurik kaltetuenak Casilda Iturrizar parkea, Campo Volantin pasealekua eta Castaños eta Matiko auzoak izango dira.
    

BILBAO. “Emakumeen Martxa” lasterketa solidarioaren IV. edizioa egingo da domekan, maiatzak 21, eta erdiguneko zenbait kaletan aldaketak izango dira. Hori dela-eta, Bilbobuseko linea batzuen geralekuak eta ibilbideak ere aldatuko dira.

Goizeko 08:00etatik 14:00ak arte, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira José Anselmo Clavé pasealekuan, Casilda Iturrizar parkearen ondoan, bertan jarriko baita lasterketaren irteera eta helmuga. Garajeetako sarrera irteerak une oro egin ahal izango dira.

Lasterketaren ondorioz, 11:00etatik 11:30era, gutxi gorabehera, Olabeaga auzoko sarrerak eta irteerak itxi egingo dira, larrialdietako zerbitzuentzat izan ezik.

Aldi berean, 11:00etatik 12:00etara, gutxi gorabehera, Botikazar Erribera itxi egingo da zirkulaziorako, Euskalduna zubiaren eta Francesc Macià kalearen artean.

Ordezko bideak izango dira Morgan kalea eta Agirre Lehendakariaren etorbidea. Zirkulazioko aldaketek eragina izango dute gune horretako garajeetako eta aparkalekuetako sarrera-irteeretan.

Beste alde batetik, 11:00etatik 12:30era, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxiko dira noranzko bietan Unibertsitate etorbidea eta Campo Volantin pasealekua.

Kale horietako garaje pribatuetan ezin izango da sarrera-irteerarik egin, Campo Volantin pasealekukoetan izan ezik, Tiboli eta Epalza kaleen artean. Hor, seinalistek emango dute txanda lasterketak igarotzen den neurrian.

Castaños eta Matiko auzoetara sartzeko bidea hau izango da: Zumalacarregui etorbidea – Harritxoen bidea – Trauko – Matiko kalea. Eta Salbeko zubitik: Maurice Ravel etorbidea – Uribarri kalea – Loruri zeharkalea – Tiboli kalea.

Auzo horietako irteera hemendik egingo da: Anselma de Salces kalea - Uribarri kalea - Trauko kalea – Harritxoen bidea – Zumalacarregui etorbidea. Eta Tiboli kalea – Loruri zeharkalea - Mirador a Bilbao etxaldea - Maurice Ravel etorbidea.

Azkenik, 11:15etik 13:00etara, gutxi gorabehera, Leizaola Lehendakariaren etorbidea itxi egingo da. Garajeetako sarrera-irteerak Abandoibarra etorbidetik egingo dira eta seinalistek emango dute txanda.

Zirkulazioko aldaketa horien ondorioz Bilbobuseko linea batzuetako ibilbideak eta geralekuak aldatuko dira. Ordezko ibilbideen informazioa ohiko lekuetan izango da (informazio-panelak, markesinak…). Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu www.bilbao.eus/bilbobus webgunean edo deitu 010 telefonora (944 010 010 ez baduzu Bilbotik deitzen).

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120