DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
aurreko kanpainan baino %96 gehiago

Mercadonak Arabako patataren 236.000 kilo erosi ditu

EUROPA PRESS - Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:50h

votos | ¡comenta!
Mercadona supermerkatu kateak Eusko Labeldun Arabako patataren  236.000 kilo erosi ditu kanpaina honetan.

Mercadona supermerkatu kateak Eusko Labeldun Arabako patataren 236.000 kilo erosi ditu kanpaina honetan. (mercadona.es)

Galería Noticia

Mercadona supermerkatu kateak Eusko Labeldun Arabako patataren  236.000 kilo erosi ditu kanpaina honetan, aurrekoan baino %96  gehiago. Arabako Udapa S. Coop. hornitzailearen patata saldu da  Mercadonaren Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako supermerkatuetan  2016ko irailetik 2017ko apirilera bitartean, kanpainak iraun duen  aldian, hain zuzen.

GASTEIZ. Horrela, Mercadonak eta bere bitarteko hornitzaileek Nekazaritzako  Elikagaien Kate Jasangarria (CASPOPDONA) indartzen jarraitu zuten  iaz, nekazaritzaren, arrantzaren eta abeltzaintzaren sektoreekin  batera, lehen sektorea indartzeko eta haren balioa nabarmentzeko.

Euskadin, azken kanpainan, Arabako patataren 236.000 kilo baino  gehiago erosteaz gain, arrain freskoaren 3.900 tona ere erosi ziren  Bizkaiko zein Gipuzkoako kostaldean (legatza, hegaluzea, antxoa,  sardina, txitxarroa, berdela, lirioa eta oilarra), bai eta 40.000  kilo kiwi baino gehiago ere.

Mercadonak jakinarazi duenez, harreman komertziala du Euskadiko  1.240 ETErekin, eta, 2016an, 370 milioi euroko erosketak egin zizkien  euskal hornitzaileei, aurreko urtean baino %17 gehiago. Halaber, bere  bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin batera, 66,6 milioi euro  inbertitu zituen Euskadin.

MERCADONA EUSKADIN

Mercadonak Euskadiren aldeko "apustu irmoa" egin du. Horrela,  dagoeneko 13 denda ditu (bost Gasteizen, hiru Bilbon eta bana  Barakaldon, Basaurin, Eibarren, Irunen eta Oiartzunen), eta 691  langile, "denak kalitateko enplegu egonkorrarekin".

Halaber, bloke logistiko bat ari da eraikitzen Gasteizen 2015eko  abuztutik, eta lehen fasea 2017an bukatzea aurreikusten du. 50 milioi  euroko inbertsioa egin beharko da, eta 100 lanpostu baino gehiago  sortuko ditu.

Gainera, Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboaren barruan,  premiazko produktuen 166,8 tona eman ditu, Arabako, Bizkaiko eta  Gipuzkoako elikagaien bankuekin, Gasteizko Babesgabetuen Andra  Mariaren gizarte jantokiarekin eta Bilboko eta Gasteizko Behartsuen  Haurridetxoak kongregazioarekin duen lankidetzaren bidez.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120