DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
gaur goizean

Bilboko suhiltzaileek Basurto ospitalean daude umeak bisitatu dituzte

Bilboko Udaleko Suhiltzaileak Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko San Pelayo Pabilioian izan dira gaur, hango Pediatria sailean ingresatuta dauden umeak bisitatzen eta egonaldia arintzen. Rapel maniobra baten erakustaldia egin dute suhiltzaile-eskalaz ospitale barruko zabalgunean.
   

DEIA - 2017(e)ko ekainaren 16a, ostirala - 16:43etan eguneratua

votos | ¡comenta!
  • Mail
Bilboko suhiltzaileek Basurto ospitalean daude umeak bisitatu dituzte VER VÍDEO Reproducir img

(Garikoitz del Campo)

Galería Noticia

Bilboko Suhiltzaileek eramangarriagoak egin nahi izan dituzte egonaldiak Basurtuko Unibertsitate Ospitalean ingresatuta dauden umeentzat.

BILBAO. Hartara, 12:00etan, suhiltzaile-talde bat San Pelayo Pabilioian dagoen Pediatria saila bisitatzen egon da eta ospitale barruko zabalgunean erakustaldi bat egin du.

Ibilgailu ofizialekin joan dira hara Bilboko hamabi suhiltzaile, Herritarren Segurtasun Saileko zinegotzia den Tomás del Hierro eta Babes Zibil eta Larrialdietako zuzendaria den Andoni Oleagordia. Ospitalean zuzendaritzak harrera egin die.

Lehendabizi, suhiltzaileak gaixotasuna dela-eta gelatik ezin irten daitezkeen umeei egin diete bisita suhiltzaileek. Ekintzetako kaskoak eta jakak janzten utzi diete umeei eta euretariko askok argazkiak egin dituzte suhiltzaileekin.

Profesionalek rapel maniobra bat egin dute E-8 eskalaz ospitale barruan, pabilioien artean, dagoen zabalgunean. Han umeek aukera izan dute mangerekin jolasteko eta kamioietara igotzeko.

Hala geletan, nola zabalgunean, suhiltzaileekin batera pailazo bat egon da eta suarekin eta prebentzioarekin zerikusia duten antzezlanak interpretatu ditu. Ospitalean ingresatutako umeei opari bana eman diete.

Ordu erdikoa izan da bisita eta ospitaleak (Bilbao-Basurtu ESI) antolatuak dituen ekitaldien barruan sartzen da, hain zuzen, umeei eta gazteei hango egonaldia atseginagoa egiteko.

Suhiltzaileek bisitaren oroigarri elkartasunezko ekitaldian parte hartu duten unitateko kide guztien sinadurak zituen kasko bat entregatu diote ospitaleko zuzendaritzari.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

  • ¿Estás a favor del turismo en Bilbao?
    Vota

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120