DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
“Lelokeriarik ez, babestu zaitez!”

Minbiziaren aurkako elkarte Bilboko udalak antolatutako "Eguneko Udalekutara" hurbildu da

Elkartearen Bizkaiko ordezkaritza Txurdinagako eta Errekaldeko udal kiroldegietara hurbildu da, jardueren, jolasen eta denbora-pasen bidez neskato-mutikoak kontzientziatzeko.

DEIA - Lunes, 17 de Julio de 2017 - Actualizado a las 12:00h

votos | ¡comenta!
Umeak talde bat

Umeak talde bat (DEIA)

Galería Noticia

Bilboko Udalak hitzarmena sinatu zuen 2016an, jolasen bidez umeen artean prebentzio-lana egiteko. Aurten jarraipena izango du prebentzio-lan horrek.

BILBAO.  Bilboko Udalak eta Minbiziaren aurkako Elkarteak bat egin dute berriro neskato-mutikoei eguzkitik zelan babestu behar duten irakasteko eta eguzkitan luzaroan edota neurririk hartu gabe egoteak dakartzan arriskuez ohartarazteko.

Ekimena 2016an sortu zen erakunde biek hitzarmena sinatu zutenean eta udalaren eguneko udalekuetan gauzatu izan da; izan ere, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak Bizkaian duen ordezkaritza bat udalekuetara joan da umeei informazio-hitzaldi labur bat emateko eta melaninaren probak egiteko.

Jardueren, jolasen eta denbora-pasen bidez, 6 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoei irakatsi nahi zaie zein garrantzitsua den izpi ultramoreetatik behar bezala babestea. “Lorenzo eta Jam sugandila” pertsonaiek gidatuko dituzte umeak eguzkitan gaudenean egin behar dugunari eta egin behar ez dugunari buruzko probetan eta galderetan.

Txurdinagako eta Errekaldeko udal kiroldegietan egingo da jarduera hau; koaderno didaktikoez gain, eguzkitik babesteko beste material batzuk ere erabiliko dira: kremak, eguzkitako betaurrekoak, ur-botilak…

“Lelokeriarik ez, babestu zaitez!” leloa baliatuta, aholku hauek ere emango zaizkie umeei:

  • Ez ahaztu eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 4:00etara itzal ederrean egotea.
  • Babes handiko kremak erabili eguzkitan egon baino 30 minutu lehenago eta 2 orduro.
  • Garrantzitsua da zure begiak betaurrekoekin babestea.
  • Erabil itzazu eguzkitakoak, txapelak, kamisetak…eguzkitan jartzen zaren bakoitzean.
  • Ez ahaztu zeure burua babestea aire zabaleko ekintzak egitean.
  • Saihestu denbora luzean eguzkitan egotea.
  • Ura edan maiz. Gorputz-azala ongi hidratatuz gero, horrek berak babestuko zaitu eguzki izpietatik.


votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

  • ¿Estás a favor del turismo en Bilbao?
    Vota

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120