DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
3.234,8 milioi euro

Zerga bilketa %10,7 igo da Bizkaian urtearen lehenengo erdian

EP - 2017(e)ko uztailaren 17a, astelehena - 10:08etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Sede central de la Hacienda de Bizkaia.

Sede central de la Hacienda de Bizkaia. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Zerga itunduen bidez 3.234,8 milioi euro bildu dira Bizkaian  urtarriletik ekainera bitartean, hau da, 2016ko aldi berean baino  313,9 milioi euro gehiago (2.920,9 milioi bildu ziren iaz). Horrela,  zerga bilketa %10,7 igo da, Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez.

BILBO. Zuzeneko zergen ondoriozko bilketa metatua 1.272,8 milioi euro  izan da, iaz baino 262,5 milioi gehiago, eta horrela, %26 igo da.  Zuzeneko zergapetzearen arlo nagusien artean, PFEZaren diru bilketa  (1.028,2 milioi) %4,4 igo da, eta bilketa horren osagaien artean  lanaren errenten gaineko atxikipenak nabarmendu dira, %2,8 igo dira  eta.

Sozietateen gaineko Zergaren bilketak ere igotzen jarraitu du,  bilketa gordina igo delako, batetik, eta itzulketak murriztu  direlako, bestetik. Horrenbestez, Sozietateen gaineko Zergaren  ekainera arteko bilketa metatua 124,1 milioi euro izan da, eta iazko  lehen seihilekoan, aldiz, -33,1 milioi euro izan zen.

Bizkaiko Aldundiak gogoratu du oraindik ez direla kontabilizatu  amaitu berri den errenta eta ondarearen aurtengo kanpainako eta hasi  berri den sozietateen gaineko zergaren kanpainako azken datuak.

Zeharkako zergapetzeari dagokionez, 1.657,4 milioi euro bildu  dira, 2016an bildutakoa baino 4,8 milioi gehiago (%0,3). Aldundiak  berak kudeatzen duen BEZaren bilketa likidoa %3,4 murriztu da  (1.204,2 milioi): aurretik dakarren joera negatiboa mantentzen du,  bilketa gordina gutxitu eta itzulketak handitzearen ondorioz. Ordea,  zerga bereziak %3,2 hazi dira eta, batez ere, hidrokarburoak  zergapetzen dituena hazi da; hari esker 338,4 milioi euro bildu ditu  Bizkaiak.

Foru aldundien arteko barne doikuntzei dagokienez, Bizkaiak 140,2  milioi euro ordaindu dizkie Arabari eta Gipuzkoari BEZaren ondorioz  eta 128,6 milioi, berriz, zerga berezien ondorioz.

Bestalde, tasak eta bestelako sarrerak direla-eta 36,6 milioi euro  bildu dira, 2016an baino 5 milioi gehiago. Kudeaketa propioko zerga  itunduen bidezko bilketa 2.966,8 milioi euro izan da ekainera  bitartean: %10,1 igo da. Estatuarekin egindako doikuntzak gehitu  behar zaizkio bilketa horri: 341,3 BEZean eta -73,3 milioi zerga  berezietan, hurrenez hurren.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120