DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Euskal Herriko Unibertsitatea

UPV/EHUko ikerketa proiektu sarietarako deialdia zabalik

EP - Lunes, 17 de Julio de 2017 - Actualizado a las 12:31h

votos |¡comenta!
Un grupo de estudiantes en el campus de Leioa de la UPV/EHU.Foto: Oskar Martínez

Ikasle batzuk Leioan (Oskar Martínez)

Galería Noticia

  • Un grupo de estudiantes en el campus de Leioa de la UPV/EHU.Foto: Oskar Martínez

Epea bukatu eta hilabetera argitaratuko da ebazpena. Eskariak osatzeko prozedura eta informazio osoagoa aurkitzeko daude nahi duenaren eskura www.mintzola.eus eta www.ehu.eus/laboakatedra atarietan.

BILBO. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak 2.000 euroko bi ikerketa proiektu sari eskainiko dituzte aurten. Eskariak aurkezteko epea jada zabalik dago eta urriaren 15ean amaituko da, Mintzolak jakinarazi duenez.

Ekimen honen bidez, geroko tesiak bultzatzea eta ikertzaile gazteei bultzada ematea dira UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren eta Mintzola Ahozko Lantegiaren helburuak. Horregatik, aurten ere irabazleek beraien proiektuak gauzatzeko bi sari jasoko dituzte.

Lanen ikergai nagusia bertsolaritza bada ere, edozein jakintza alorretik har daiteke gaia. Bestalde, master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira. Nolanahi ere, unibertsitateko irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua.

Epea bukatu eta hilabetera argitaratuko da ebazpena. Eskariak osatzeko prozedura eta informazio osoagoa aurkitzeko daude nahi duenaren eskura www.mintzola.eus eta www.ehu.eus/laboakatedra atarietan.

2013TIK ELKARLANEAN

Mintzola Ahozko Lantegia eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra eta Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetza 2013an hasi ziren elkarlanean. Egindako bideari esker, bertsolaritzaren inguruko azterketa lanek hazkunde nabarmena izan dute. Ikerketa horiek ezagutzeko aukera izango da abuztuaren 24an eta 25ean Donostiako Miramar Jauregian, Mintzolak antolatu duen "Bertsolarien kantaera eta sormena" ikastaroan.

Halaber, azken deialdietan ikusi denez, proiektu sariek doktore tesietan ondorio onuragarria izan dute, hau da, saria lortutakoek tesirako proiektuak aurkeztu dituzte gerora.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120