DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zientziaren Euskal Fundazioa

Ikerbasquek 15 ikertzaile gazte fitxatu ditu

EP - 2017(e)ko uztailaren 18a, asteartea - 13:11etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Investigadoras en un laboratorio de innovación y desarrollo.

Investigadoras, ajenas a esta información, en un laboratorio de innovación y desarrollo. (N.G.)

Galería Noticia

Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioak Research Fellows 2017  deialdiaren emaitzak ezagutarazi ditu astearte honetan, eta ondoz  ondoko seigarren urtez, zientzia arloan "etorkizun oparoa" duten 15  ikertzaile gazte aukeratu ditu, aurkeztutako 137 eskaeren artean,  datozen bost urteotan Euskadin lan egiteko aukera izan dezaten.

BILBO. Research Fellow programak eginkizun bikoitza du: alde batetik,  atzerrian lanean diharduten ikertzaileak erakartzea, karrerako uneren  batean kanpora joan behar izan zuten bertako zientzialariak barne,  eta bestetik, Euskadin lanean ari diren ikertzaileei ibilbide  profesionala sendotzeko aukerak eskaintzea.

Aukeratutako 15 ikertzaileak Amerikako Estatu Batuetako (AEB) eta  Europako maila goreneko erakunde zientifikoetatik helduko dira, hala  nola MIT, Oxford edo AMax Plank Institute erakundeetatik, edota  Nanogune, Polymat edo Neiker Tecnalia bezalako Euskadiko puntako  ikerketa zentroetatik.

Ebaluazio Batzordea Euskal Zientziaren sitematik apartekoa izan da  eta 24 herrialdetako 160 ikertzailek osatu dute. Koordinazioa  hurrengo sei ikertzaile hauen esku egon da: Francisco Guinea  (Fisika), Domingo Docampo (Matematika), Gines Morata (Biologia),  Margarita Diaz Andreu (Giza eta Gizarte zientziak), Luis Antonio Oro  (Kimika) eta Manel Esteller (Medikuntza eta Bizitzaren zientziak).

ILDOAK ETA PROIEKTUAK

Ikerbasque Research Fellow deialdiaren promozio berriak ikerketa  ildo ugari biltzen ditu. Aukeratutako pertsonen %66k Zientzia  Esperimentaletan lan egingo du, %13k Medikuntza eta Bizitza  Zientzietan, beste horrenbestek Ingeniaritza eta Zientzia Teknikoetan  eta %8 Giza eta Gizarte Zientzietan.

Ikerketa proiektuak asko eta era askotakoak dira, eta horien  artean nabarmen dira istripu zerebrobaskularraren eta esklerosi  anizkoitzaren fisiopatologiari buruzko ikerketa, polimeroen sintesia,  irudi molekularreko metodo aurreratuen inplementazioa GIB bidezko  infekzioaren immunitate intrintsekoa identifikatzeko, algoritmoen  ikerketa, konputazio eta optika kuantikoa, populazio osasuntsuaren  nahiz Parkinsonen gaixotasuna diagnostikatua duenaren kontrol  kognitiboa eta lan memoria, edota klima aldaketa eta lurraren  erabileren gainean dituen eraginak.

Aukeratutako 15 pertsonen profila da 36 urteko europarra,  doktorego ondoko zazpi urteko ikerketa esperientzia duena, eta Europa  ikerketa zentroren batetik heldutakoa. Aukeratutako 15 pertsonatik  bost emakumezkoak dira. Research Fellow berrien %66k nazionalitate  espainiarra du, eta haiekin batera, italiar bat, holandar bat,  suediar bat, portugaldar bat eta Hegoaldeko Koreako ikertzaile bat  daude.

Ikerbasqueko Research Fellow berriak UPV/EHUn eta DIPC, Tecnalia,  Achucarro, Polymat, BioCruces, IZK biomaGUNE, BCAM, BCBL, MPC, IZK  nanoGUNE, BC3, Biofisika Institutua eta AZTI-Tecnalia ikerketa  zentroetan egongo dira lanean.

Ikerketa arloko behin betiko lanpostuak betetzeko deialdiari  dagokionez -15 urtetik gorako ikerketa esperientzia duten Research  Professors deritzenak-, 2016ko deialdiak hamar lanpostu berri  eskaintzen ditu. Eskaerak aurkezteko epea irailare 15era arte zabalik  dago.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120