DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
bidai-koadernoa

Opor solidarioak

Mediterraneo itsasoan nagusi den drama humanitarioaren aurrean, gero eta herritar gehiagok erabaki du udako oporraldian erreskate operazioetan laguntzea

ANE IRAZABAL - 2017(e)ko uztailaren 23a, igandea - 11:51etan eguneratua

votos |¡comenta!
Mediterraneoan erreskate lanetan ari diren gobernuz kanpoko erakunde guztien artean,Proactiva da sorosle profesionalez osaturiko taldea daukan bakarra. COSIMO CARIDI

Mediterraneoan erreskate lanetan ari diren gobernuz kanpoko erakunde guztien artean,Proactiva da sorosle profesionalez osaturiko taldea daukan bakarra. (COSIMO CARIDI)

Galería Noticia

  • Mediterraneoan erreskate lanetan ari diren gobernuz kanpoko erakunde guztien artean,Proactiva da sorosle profesionalez osaturiko taldea daukan bakarra. COSIMO CARIDI

Clara Iraizoz arkitektoa da Bartzelonan, baina ikasle garaian sorosle lanetan aritu zen igerilekuetan. Iraizozek ez du harreman berezirik itsasoarekin, baina aurten Maltara etorri da Proactiva Open Arms elkartearen ontzian itsasoratzera. Gobernuz kanpoko erakunde katalanak urbetere darama Mediterraneoan erreskate operazioak egiten. Lehenago Egeo Itsasoan aritu zen Turkiatik Greziara zeharkatzen zuten asilo eskatzaileen bizitzak salbatzen. “Lehenik Lesbosera joan nintzen, eta, hango egoera ikusi ostean, Mediterraneora etortzeko erabakia hartu nuen”, azaldu du Iraizozek.

Boluntarioa oso urduri dago, izan ere, bere lehen esperientzia da salbamendu operazio handi batean: “Ilusio guztiarekin etorri naiz, izan ere, europarrok ezin diogu bizkarra eman errefuxiatuek eta migra-tzaileek bizi duten egoera krudelari”, iritzi dio Iraizozek. Sorosle taldeak bat egin du Maltako portuan, itsasora atera baino lehenago. Boluntario gehienek ez dute elkar ezagutzen, baina ilusio handia sumatzen da haien begietan.

Iraizoz bezala, Proactiva Open Armseko Golfo Azzuro itsasontzian dauden boluntario gehienek udako oporrak aprobetxatu dituzte erreskate operazioetan parte har-tzeko. McKinley Kovats Santa Barbarako unibertsitatean ikasten ari da, Amerikako Estatu Batuetan. Hemeretzi urte ditu eta biziki hunkituta dago telebistan ikusi dituen errefuxiatuen irudi gogorrekin. “Aitzitik pentsatu nuen Greziako kanpalekuetan laguntza eskaintzea, baina azkenean Mediterraneora joatea proposatu zidaten eta ez nuen bi aldiz pentsatu”, azaldu du Kovatsek. Ikasle amerikarrak ez du esperientziarik erreskate lanetan, baina gaztetasunak eskaintzen dion espontaneotasun guztiarekin aurre egin dio esperientzia berriari. 

Bi gazte hauek adibide txiki bat besterik ez dira, izan ere, ehunka pertsonek erabaki dute oporretan joan ordez Mediterraneoko erreskate operazioetan laguntzea. Europako agintarien gelditasunaren aurrean, hamaika gobernuz kanpoko erakunde sortu dira itsasoan noraezean dauden iheslariak onik ateratzeko.

OPOR DESBERDINAK Hala, opor hauek desberdinak, solidarioak direla aitortzen dute boluntario guztiek. “Bizitza betirako aldatu didan esperientzia bat da. Ez dut inoiz ahaztuko iheslariez beteriko ontzi bat noraezean ikusi nuen lehen aldia. Argirik gabe zeuden, gauez. Haien oihuei esker atzeman genituen. Batzuetan ez dakit zein den bizitza erreala, Mediterraneoan ikusten dudana edo etxera itzultzean daukadana”, azaldu du Fernando Garfella gazteak. Izan ere, misio hau bosgarrena da beretzat.

Cristina Bocanegra aditua da gaixotasun tropikaletan. Mediku asturiarrak Angolako eta Tanzaniako ospitaletan lan egin du bertako gaixotasunak hurbiletik ezagutzeko. Orain, Proactiva Open Armsen azken misiora batu da: “Ontziko mediku bakarra naiz, beraz, ardura handiko lana da nirea. Udan, iheslari gehienak deshidratatuta iristen dira. Oso garrantzitsua da denei tratamendu egokia eskaintzea”.

Mediterraneoan erreskate lanetan ari diren gobernuz kanpoko erakunde guztien artean, Proactiva da sorosle profesionalez osaturiko taldea daukan bakarra. “Hor dago benetako diferen-tzia”, uste du Xabier Aranburu donostiarrak. Gazte euskalduna boluntario bezala hasi zen Lesbosen. “Orain arte Donostiako Guru-tze Gorrian aritu naiz lanean eta nire denbora librean Proactivako misioetara batzen nintzen”, azaldu du Aranburuk. Duela gutxitik, ordea, gobernuz kanpoko erakunde katalaneko kide da.

Mediterraneoko erreskate operazioak ezinezkoak izango lirateke gazte hauen eta beste askoren elkartasunik gabe. “Altruismoak bultzatzen gaitu besteen emozioak geureak balira bezala sentiaraztera. Lan hau egiteko oso garrantzi-tsua da plastikozko ontzian noraezean dagoen iheslariaren larruan jartzea, gu nola sentituko ginatekeen galdetzea”, uste du Cristina Bocanegrak. Errefuxiatuen dramak gizakiaren aurpegirik txarrena erakutsi izan du askotan, baina halako kasuek argi erakusten dute elkartasunaren olatua oso handia dela.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120