DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Talaieroa

Zerutik infernura

Erramun Osa - Martes, 25 de Julio de 2017 - Actualizado a las 09:52h

votos | ¡comenta!
  • Mail

Zaila da norbaitek bere buruaz beste egiteko izan ditzakeen egiazko arrazoietan asmatzea, bizitzen segitzeko heldulekurik ez dagoela antzematea... boterearen arrimuan, ahalguztiduna, ia ukitu ezina izan zarenean are gehiago. Ez naiz halako gertaeren aurrean poztasuna ager-tzearen aldekoa, nahiz eta ustez bere buruaz beste egin duenari milaka pertsonen egoera bost axola izan dion eta horien esfortzuaren kontura aberastu den. Ulertezin gertatzen zait sekulako soldatak dituztenek inoren kontura dirua xahutzen ibiltzea, harrapakariak balira... bai eta zergak ordaintzea saihestea ere, dezaketen guztietan.

Harrigarri gertatzen zait hamarkadetan federazio bateko presidente izan dena ustelkeria kontuekin lotura duelakoan atxilo hartu eta, ondoren, kar-tzelan sartzen dutenean, zenbaitek arropak urratzea... lehenago, susmoak baitzeuden eta ez baitzuten ezer egin, segurenik interesatzen ez zitzaielako eta onuraren bat jasoko zutelako, beste aldera begiratzearen truke. Orain, ordea, urteetan zerurako bidean jarritakoa aldatu nahi denez gero, eta, aldareetan dagoenak iraunarazteko bitarteko ugari eskura dituenez gero, bestelako bideak erabili behar dira baldin helburua beteko bada. Norbait kendu beste bat jartzeko. Nolanahi ere, horrek sakoneko aldaketak ekarriko ote ditu, kudeaketari zein funtzionamenduari dagokionez, gardentasunak bidea egingo ote du?

Arriskutsuak iruditzen zaizkit boterera heltzeko eginahalak egiten, bidezidorrak erabiltzen dituztenak... bai eta boterera nolanahi iltzatzen direnak ere, Venezuelan bezala. Botereak eskaintzen dituen bitartekoak oposizioa zein herritarrak iraintzeko eta mehatxatzeko balia-tzen dituztenak arbuiatzen ditut. Herritarrak zailtasunak igarotzera, eskasiak pairatzera eramaten dituztenak salatzen ditut. Nola egon liteke Gobernu bat kontra dituenak -asko ala gutxi izan- jazartzen eta akaba-tzen dituena, eskrupulurik, giza-duintasunik erakusten ez duena? Halako zein bestelako Gobernu batek ez dauka luzaroan irauterik, pertsonen askatasun egarria ez baitago sekula hiltzerik.

Inor baino gehiago direla, guztien gainetik daudela, inoren aurrean azalpenik ematera behartuta ez daudela, ahalguztidunak direla pentsatzen dutenak erne jartzen naute. Edozer gerta daitekeelako, ezer onik ezin daitekeelako espero... boterea ulertzeko modu batek zerurako bidean jarri zituen, dituen hainbat, denborak erakutsi du infernuko sua elikatzen segitzeko erregai ezin egokiagoa zirela... Ai! infernua benetan balego eta halako jendaila, bai eta inguruak kiskaliko balitu. Zoriontsuagoak ginateke!

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120