DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
dance musika

Delorean IV. Sopela Kosta Fest jaialdiaren taldeburua izango da

Saritan 1.000 euro banatuko dira: lanik onenak 500 euro jasoko ditu

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 26a, asteazkena - 13:34etan eguneratua

votos | ¡comenta!
  • Mail
Delorean lo intentó, pero el ambiente ya era casi gélido.

Delorean. (ANDONI ZULET)

Galería Noticia

Delorean talde zarauztarrak dance musika jarriko du aurten Sopela Kosta Fest jaialdian. Bizkaiko herrian egiten den jaialdiaren laugarren edizioa irailaren 21etik 24ra izango da, eta Delorearekin batera, Willis Drummond, Los Tiki Phantoms, Señores, Rubia, Koban, Kokein, Tomasito eta Optigan DJ ariko dira. Emanaldiak Udaletxeko plazan izango dira, ikusleentzat erabat doan.

BILBO. Hain zuzen, antolakuntzak jakinarazi duenez, irailaren 22an, Willis Drummond, Los Tiki Phantoms, Señores eta Rubia taldeak izango dira taula gainean, eta irailaren 23an, Delorean, Tomasito, Koban, Kokein eta Optigan DJ.

Bestalde, iaz izan zuen harrera bikainaren ondoren, Sopelako Udalak eta Euskal Herriko Surf Federazioak elkarlanean jarraituko dute Euskadiko surf zirkuiturako baliogarria den surf txapelketarekin, eta Arrietara hondartzan euskal espezialista onenetako batzuz elkartuko dira.

Halaber, herriko surf eskolek surf eta kayak ikastaroak eskainiko dituzte, doan, Barinatxeko hondartzan. Peña Txuri Surf Eskolak, gainera, egokitutako surf ikastaroak emango dizkie behar bereziak dituzten gazteei.

FILM LABURREN LEHIAKETA

Bestalde, antolatzaileak jaialdiko film laburren lehiaketaren  hirugarren edizioan parte hartuko duten bideo lanak jasotzen ari dira egunotan. Lanek surfa eta natura izan behar dute gai nagusi, eta gehienez 30 minutuko luzera.

Saritan 1.000 euro banatuko dira: lanik onenak 500 euro jasoko ditu, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro Taula Lila alorreko irabazleak. Taula Lila atalean emakumeek eginiko film  laburrek parte hartuko dute eta surf munduko estereotipoak edo genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko helburua du.

Sarituak izaten diren film labur guztiak jendaurrean emango dira jaialdiaren lehen jardunaldian egingo den gala berezian, irailaren 21ean. Gainera, jaialdiko web orri ofizialean ere ikusi ahal izango dira.

Film laburren lehiaketan parte hartzea doakoa da eta lehiatu ahal izateko nahikoa da jaialdiaren web orrian izena ematea  (www.sopelakostafest.com), aurrez film laburra eskegi den plataformaren lotura jarrita (YouTube, Vimeo eta abar).

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120