DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Oporrak? Zer dira oporrak?

Rikardo Arregi - Miércoles, 26 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:08h

votos | ¡comenta!
  • Mail
Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

EZAGUTUKO duzue agian Downton Abbey izeneko telesail ingelesa: bertan familia aristokrata baten eta, nola ez, bere hamaika zerbitzariren gorabeherak agertzen dira 1912tik 1926ra; Titanic, Lehen Mundu Gerra, Irlandako Independentzia Gerra eta beste gertakari historiko garrantzitsuekin batera, aristokraziaren gainbehera eta bizimoduen aldaketa kontatuta daude maisuki, ingelesek telesail historikoak egiteko duten trebetasunaz. Ez ditut hemen xehetasun guztiak aletuko, baina hasieratik bertatik etxe handi horretako jangelan berez aristokratak ez diren batzuk esertzen dira afaltzeko dotore jantzita. Horietako afari batean gazteak hurrengo astebururako planak egiten ari dira; lady Violet (Maggie Smith aktoresa), pertsonaia zaharrena, tradizionalena, ironikoena, elkarrizketa arretaz baina hotz entzuten ari da eta, erdiko klasekoek ekarritako aldaketez nazkatuta, ahal duen zinismo eta duintasun dotoreenaz zera dio bat-batean: “Asteburua? Zer da asteburu bat?” Bera bezalako andere aristokrata batentzat astea horrela banatzeak ez du zentzurik, jakina.

Lady Violet horrena gogora etorri zait Cristina Cifuentes Madrileko presidenteak oporraldiei buruz esan berri duena entzun dudanean: aurten, iaz bezala, berak ez duela oporrik hartuko, ez duela oporrik behar, madrildarren alde segituko duela lanean nekaezin eta abar. Oporrak? Zer dira oporrak? Horixe bera da azalpen bihurri guztiaren atzean nik entzun dudan baieztapen ziniko eta klasista. Bera bezalakoek ez dute oporrik behar, bizimodu erosoa dute, zeren opor ordainduena langileen gauza baita eta, langileen gauza guztiak bezalaxe, arbuiagarria. Opor ordainduen kontuak ez du oraindik ehun urte: Alemaniako enpresa batzuetan hasi ziren XX. mendearen hasieran, eta Frantzian eta Belgikan (Les congés payés) mende bereko 30. hamarkadan. Cifuentes bezalakoak kontra zeuden; ekonomiaren hondamena igarri zuten; garaiko eleberri frantses askotan ager-tzen da gaia. Cifuentesena ez da bakarrik pribilegiodun baten ateraldia, langileen eskubideen kontrako progaman beste urrats bat baizik.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120