DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Kolaborazioa

Inkestak, etorkin uholdeak…

Bittor Hidalgo Eizagirre - Viernes, 28 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:08h

votos |¡comenta!

aSTEOTAN ari zaizkigu zatika ematen 2016ko VI. Inkesta Soziolinguistikoaren (IS) eta Euskararen Kale Erabileraren VII. Neurketaren emai-itzak. Uztailaren 20 eta 21ean aurkeztuko dira osoago Donostian Udako Ikastaroetan. 2012ko antzeko garaiak gogoratuz, zenbait ohar egin nahi ditut azterketotako datuak interpretatzen lagundu liezaguketenak.

Bada joera bat datuen irakurketa orokor eta ezkorretarako. Eta egia da Euskal Herri (EH) osoko datuak batera hartuta agertzen zaigun argazki orokorra ez dela oraindik guk nahi genukeen bezain euskalduna, eta ez duela benetan erakusten herritarrok eta euskaltzaleok azken 40 urteotan emaniko aurrerapausoen ahalegin miragarria. Horregatik komeni dira, orokorrak baino, zatikako irakurketak. Eta zehaztasunak edukitzea kontuan, nahi badugu azterketok lagungarri izatea Euskal Herri euskaldunaren bila eta ez bakarrik negar eragile. Hala, datuak interpretatzeko kontuan eduki behar dugu:

-Euskal Herrian euskaldunok bost errealitate administratibo desberdin ditugula . EAEn eta Nafarroa Garaiko ipar eremu euskalduna ditugu aldekoenak. Nafarroa Garaiko eremu misto zabaldu berrian ere baditugu irabaziak (Iruñea, Lizarra, Tafalla, Zangoza…), nahiz administrazioa guztiz aurka jardun orain arte. Nafarroa Garaia Hegoaldeko eremu ez euskaldunean debekatuak egon gara. Iparraldean bezala. Gainera desberdinak dira Iparraldean kostaldea, barne aldea… EAEn ere erdialdea eta Araba hegoa, Bizkai mendebala… Ordea guztietan ari gara aurrerapausoak ematen. Hori argazki orokorrean ez da antzematen.

-Inkesta Soziolinguistikoetan 16 urtez gorako herritarren datuak dira soilik, eta emai-tza euskaldunenak gazteenetan ditugu (salbu Iparraldean). Gehiago hurbiltzen gaituzte iraganera, etorkizunera baino. Kontu! Hegoaldeko emaitzak nahiko hobeak dira Inkesta Soziolinguistikoetakoak baino.

- Populazio piramide etena dugu. 40 urtez goitiko belaunaldiak dira Hegoaldean askogatik ugarienak, eta erdaldunenak. Gazteenak, euskaldunenak, murritzak. Baina etorkizuna hauetan dago. Belaunaldi erdaldun(en)ak iragana dira. Iparraldean zoritxarrez alderantziz da oraindik.

-Espainiaz kanpoko jatorriko 3. uholdeko etorkin berrien eragina hartu behar da kontutan Hegoaldeko datu soziolinguistikoetan, eta erretiratu eta turismoaren inguruko etorkinena Iparraldean.

2016ko Hegoaldeko datu batzuk: EAEn %6,37 herritar dira naziotasun espainol gabeak;Nafarroa Garaian, %8,56. Espainiaz kanpo jaiotako herritarrak EAEn %8,66;Nafarroa Garaian, %13,37. Espainiaz kanpo jaioak gehi Espainian jaio naziotasun espainol gabeak EAEn %9,32;Nafarroa Garaian, %14,29. Gehi Espainian jaio eta gerora nazionalizatuak, edo jaiotzatik espainol direnak Espainiaz kanpo jaioen seme-alaba, bigarren belaunaldiko etorkin, EAEn %12 inguru;Nafarroa Garaian %17,75.

Ze eragin dute datuok gure errealitate/datu soziolinguistikoan? Hegoaldean frankismo ondoretik bada bertakoago edo populazioan nolabaiteko kontsentsua euskaldunon/euskalduntzearen alde (Euskara Legeak…). 3. uholdeko populazio etorkina hortik kanpo da. Eta gainera bereziki gaztea da (Espainiako EINren 2014 arteko datuak oinarri): 35-49 urte arteko populazioan, EAEn, %15;Nafarroa Garaian;%25. 16-24 artean, EAEn, %19;Nafarroa Garaian, %30. 25-34 artean, EAEn, %22;Nafarroa Garaian, %32. Eta gazteagoetan zer datorkigun: 10-14 urte artean, EAEn, %22;Nafarroa Garaian, %34. 5-9, EAEn, %31;Nafarroa Garaian, %45.

0-4 urte, EAEn, %35;Nafarroa Garaian %48 (2014ko urte 1 eta 2ko haurrak). 2-18 urte artean, EAEn, %27;Nafarroa Garaian, %40.

2015ean 15 urteko gazte artean EAEn:%21.

Ez dakit 2017ko aurkezpen berriek etorkin berrion errealitateei helduko dieten, baina ezinbestekoa da. Hauek kontuan hartu gabe, askoz emaitza kaskarragoak itxuratuko ditugu. Ez da, ez diogula 3. uholdeko etorkinon errealitateari heldu behar. Da konturatzea etorkinok errealitate berezia direla eta berezirik tratatu behar ditugula.

-Azkenik Kale Erabileraz ere esan, batetik, oso aleatorioa dirudiela nor norekin ibili litekeen egun jakin batean gure zeinahi herritako kalean, gero emaitzak konparagarri izateko. Bestetik, nor ohi dabil gaur egun kalean? Niri bat-batean hiru multzo bururatzen zaizkit: Herritar helduak, erretiratuak, etxekoandreak…, populazio geruza erdaldun(du)enak (are herri euskaldunenetan ere Hegoaldean);haurrak, egun/orduen arabera (emaitza onenak eman ohi dituztenak);aipatu hirugarren etorkin uholdeko herritarrak, oro har erdaldunak. Hala, ez dakit hain adierazgarriak zaizkigun halako kale neurketen emaitzak. Agian unibertsitateetan egingo bagenitu, gazteen kirol parranda giroetan...

2016ko datuei ere aipatu ditugunen antzeko betaurrekoak jantzita begiratzen badiegu, seguru asko ez da horren zaila izango ondorioztatzea, itxurak itxura, benetan irabazten ari garela. Nahiz horrek ez duen esan gura, ez irabazi dugunik, ez irabazita daukagunik. Komunitate gutxitua izaten jarraitzen dugu Euskal Herri osoan, eta ez dugu irtenbide errazik Euskal Herriko erdaldunen komunitateak onartzen duen arte euskara ikasi beharra duela. Eta are orduan. XX. mendean mirari bakarra ezagutu da, Israelen hebreerarekin. Eta ahal izanez gero ere ez dakit prezio hori ordaintzeko prest geundekeen, ez sufrituan, ez sufriarazitakoan. Baina jabetu behar dugu azken 40 urtean EAEn eta Nafarroa Garaiko eremu euskaldunean lortu duguna, eta besteetan lortzen ari garena, dela munduan miraritik hurbilen ezagutzen den bigarren errealitatea.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120