DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
14tik 24ra arte

Bizkaia zientziaren erdigune bilakatuko da irailean

Irailaren 14 eta 24 bitartean ospatuko da Bilbon eta jarduera zientifikoa izango du hizpide

D.D. - 2017(e)ko abuztuaren 2a, asteazkena - 10:27etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Bizkaia zientziaren erdigune bilakatuko da irailean.

Bizkaia zientziaren erdigune bilakatuko da irailean (BFA)

Galería Noticia

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, Zientzia-dibulgazioko Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiaren lehen edizioa irailaren 14 eta 24 bitartean ospatuko da Bilbon eta jarduera zientifikoa izango du hizpide hitzaldi, ikuskizun, tailer edota bakarrizketa bezalako erregistro eta formatuen eskutik. Programak zazpi ekitaldi biltzen ditu guztira, tartean Naukas Bilbao-ren VII. edizioa –gazteleraz egiten den zientzia-dibulgazioaren ekitaldirik handiena-, gazte zientzialari eta ikertzailerentzako Science+ biltzarra eta bertsoa eta zientzia batzen dituen Jakinduriek Mundue erreko dau! ekimena.

BILBO. Zientziaz beteriko plaza erraldoia bilakatuko da Bizkaia adin guztientzako zientzia-dibulgazioko Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiaren eskutik. Irailaren 14tik 24ra ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian eta EHUko Bizkaia Aretoan, baita Bizkaiko beste udalerri batzuetan ere.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, guztira zazpi ekitaldik osatuko dute gertakari honen lehen edizioa. Berauen bidez, eta 10 egunez jarraian, zientzia jardueraren eremu ezberdinak landuko dira ezin konta ahala erregistro eta formatutatik, hala nola, hitzaldiak, bakarrizketak, ikuskizunak eta tailerrak.

Guztien artean, aipagarrienak Naukas Bilbao-ren zazpigarren edizioa, aurten horren programazioa handitu eta Euskalduna Jauregiko entzunareto nagusian antolatuko dena; Science+ gazte ikertzaileen biltzarra, non zientzia-arloko lanbide-hautabideak aztertuko diren; edo Jakinduriek mundue erreko dau! (Bertsozientzia) ekimena, bertsolaritza eta zientziaren arteko nahasketa originala, zeinak Bizkaiko hiriburuan ez ezik, Ondarroan, Igorren eta Getxon ere eskainiko dituen emanaldiak.

Halaber, ekitaldi horiez gain, Bizkaia Zientzia Plazak gazteenentzako lekua ere izango du Naukas Kids ekitaldiarekin, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Ciencia Show bakarrizketa lehiaketaren finala hartuko du eta zientziaren alderdi sortzaileena ere eskeiniko du Scenioren eskutik, zeinak ohiko euskarrietatik aldenduz, zientziaren ezagutza eta bideojoko, podcast etab. bezalako formatu berriak uztartzea helburu duen. Luxuzko gonbidatuak

Bizkaia Zientzia Plazak ehundik gora hizlari eta gonbidatu bilduko ditu. Guztien artetik, eta Naukas Bilbao programaren barruan, bertaratzen direnek gertutik jarraitu ahal izango dituzte zientziaren munduko izen handiko hainbat ikertzaile. Esate baterako, Pedro Miguel Etxenike, Ikerketako Zientzia eta Teknika Asturiasko Printze saria edota Jose María Bermúdez de Castro, Atapuercako mendilerroko aztarnategietako indusketa zuzendarikidea.

Bizkaia Zientzia Plaza zientziaren dibulgazioko erreferentziazko ekitaldi bilakatzeko jaio da. Horrela, gure inguruko dibulgatzailerik onenak entzuteko parada eskeiniko du eta baita ikerkuntza zentroetan egiten den lana ezagutzekoa ere. Azken finean, zientzia denon eskura dagoen tresna dibertigarri gisa azaltzea du xede.


votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120