DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia

Esne beltza, Maren&Leire eta "Goazen" ikuskizuna, Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan

Gainera, aurten jaietako egun garrantzitsuenetarikoak, Arrantzale  Eguna eta Santa Eufemia Eguna, hain zuzen ere, larunbata izango dira

EUROPA PRESS - 2017(e)ko abuztuaren 12a, larunbata - 21:03etan eguneratua

votos | ¡comenta!
  • Mail
Concierto de Esne Beltza en las fiestas de 2016. Foto: L. U.

Concierto de Esne Beltza en las fiestas de 2016. Foto: L. U.

Galería Noticia

Esne beltza, Maren&Leire eta "Goazen" ikuskizuna, suziriak eta  baserri eta abere azoka haundi batekin batera, Bermeoko Andra Mari  eta Santa Eufemia jaien programazioaren barne izango dira.

DONOSTIA. Bermeoko jaiek adin guztietako herritarrek jaiekin bete-betean  gozatzeko programa zabala eskainiko dute irailaren 7tik 16ra, eta  horren barne, besteak beste, Esne Beltza (irailak 15), Bermeoko rock  taldeen eta Maren&Leireren kontzertuak, "Goazen" ikuskizuna (irailak  14), mikroantzerkiak, suziriak, umeentzako ekintzak eta baserri eta  abere azoka erraldoia izango ditugu.

Gainera, aurten jaietako egun garrantzitsuenetarikoak, Arrantzale  Eguna eta Santa Eufemia Eguna, hain zuzen ere, larunbata izango dira;  hortaz, "giro izugarria aurreikusten da Bermeon egun horietan",  adierazi du Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek. Halaber, "aurten  jai programa indartua aurkezten dugu, bai ekonomikoki bai ekitaldiei  dagokienez; izan ere, iaz baino aurrekontu handiagoa du eta ekintzak  ere gehiago dira: kontzertuak, dantzaldiak eta ikuskizunak"  nabarmendu izan nahi du alkateak.

Bidegurenek Jai eta Txosna Batzordeetako kideei eta jaiak  antolatzen laguntzen duten talde guztiei eskerrak eman dizkie urte  guztian zehar egindako lanagatik. "Bermeoko jaien berezitasuna da  herritarrek herritarrentzat antolatutako jaiak direla, eta  herritarrek antolatutako hainbat ekimen daudela. Horri esker jai  herrikoiak eta benetan parte-hartzaileak lortzen ditugu", azpimarratu  du.

Nahiz eta jaiak irailaren 7an, ostegunean, hasi, irailaren 2an,  larunbatean, hainbat izango dira Bermeon egingo diren ekimenak; izan  ere, Salome Campos Igeriketaren V. Edizioa egingo da,  Independentziaren aldeko eguna ospatuko da eta Alkartasuna Dantza  Taldeak, Korrontzi musika talde eta Oinkari dantza taldeko  dantzariekin ikuskizun berezia eskainiko du.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120