DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Ertzainor Unitateko txakurretako batek arrastoa markatu ondoren

Aurkitu dute arratsaldeko lehen orduetatik Lekeition bilatzen ari ziren emakumea



DEIA - Jueves, 31 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 10:13h

votos | ¡comenta!
Rescate en Lekeitio

Rescate en Lekeitio (DEIA)

Galería Noticia

Arratsaldeko zortziak baino minutu batzuk geroago aurkitu dute Lekeitioko 59 urteko emakumea. Gaur, asteazkena, arratsaldeko lehen orduetan eman dute haren desagerpenaren berri.

BILBAO.  Ertzaintzaren Ertzainor Unitateko txakurretako batek markatu du emakumea aurkitzeko arrastoa. Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute hipotermia-zantzuak zituen eta.

Arratsaldeko hirurak inguru ohartarazi diote Ertzaintzari Lekeition 59 urteko emakume bat desagertu dela. Emakumearen senarrak eman du desagerpenaren berri, eta hortik aurrera bilaketa-dispositiboa jarri dute abian, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari baten koordinaziopean.

Operatiboan parte hartu dute Ertzaintzako agenteek ?horien artean Ertzainor Unitateak, Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Herritarren Segurtasunerako ertzainek?, Lekeitioko Udaltzaingoko agenteek, Gurutze Gorriko kideek eta herriko boluntarioek. Arratsalde osoz aritu dira desagertutako emakumearen bila.

Arratsalde zortziak baino minutu batzuk geroago, Ertzaintzako Ertzainor Unitateko txakurretako batek arrastoa markatu du, eta desagertutako emakumea zegoen lekuraino eraman ditu ertzainak. Herriaren kanpoaldean aurkitu dute, lurrean etzanda, kontziente baina hipotermia-zantzuak zituela. Gurutze Gorriko osasun-zerbitzuko kideek artatu ondoren, anbulantzian eraman dute emakumea Gurutzetako Ospitalera

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Sucesos

ir a Sucesos »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120