DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zinemaldian

Euskal ekoizpeneko zazpi film izango dira Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian

2017(e)ko abuztuaren 31a, osteguna - 11:02etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Elkarrekin -Together Trailerra (euskaraz) VER VÍDEO Reproducir img

(YOUTUBE)

Galería Noticia

Euskal ekoizpeneko zazpi film izango dira Donostia Zinemaldiko  (irailaren 22tik 30ra) Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian.  Gainera, Julia Juaniz muntatzailea sarituko da Zinemira sariarekin,  Euskal Zinema eta ETBren Galan, irailaren 26an (asteartea) Victoria  Eugenia antzokian, non Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor  Otxoaren "Elkarrekin-Together" filma ere proiektatuko den.

DONOSTIA. Donostian izan den prentsaurrekoan, Jose Luis Rebordinos,  Zinemaldiaren zuzendaria, eta Ruth Perez de Anuncita, komunikazio  arduraduna, aurtengo edizioan izango den euskal zinemaz aritu dira.

Aipatu duten bezala, Zinemira sailak lehiaketako hiru film hartuko  ditu berean. Eñaut Castagnet ("Berria 10 urte", "When I Was a Child")  eta Ximun Fuchs, Le Petit Théâtre de Pain antzerki-konpainiaren  sortzailea, fikzio zinematografikoaren alorrean estreinatuko dira  "Non" filmarekin. Bertan, Frantziako herri txiki bateko komunitate  baten borrokaren berri emango digute, enpresa batek itxi ondoren.

Halaber, han izango da "Bi txirula", gogoetarako bidaia, Iñigo  García lehen fikzio-film luzea. Lanbidez arkitekto, zenbait film  labur egin ditu aurretik, esaterako, "Big Boy" dokumentala eta  "Errusia".

Eta "Pura vida" (2012) eta "Walls" (2015) filmen zuzendari eta  ekoizleek, Pablo Iraburuk, Migueltxo Molinak (Iruña, 1978) eta Igor  Otxoak (Donostia, 1978), "Elkarrekin-Together" zuzendu dute. Filmean,  Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean dagoen irla urrun bateraino  joango dira euskal arkeologoen espedizio bati jarraikiz, euskal bale  arrantzaleak eta bertakoak han elkartu eta lankidetzan aritu zirela  baieztatuko duten frogen bila.

"Elkarrekin-Together" izan da Euskal Zinema eta ETBren Galako  emanaldirako aukeratutako filma. Saila lehiaketaz kanpo parte hartuko  duten bi filmekin osatuko da: "Converso", David Arratibelen ("Oírse")  bigarren filma, eta "Nur eta herensugearen tenplua", Juanba  Berasategik (Pasaia, 1951-2017) zuzendutako azkenekoa.

Sail Ofizialean bi obra izango dira Irizar sarirako hautagai:  "Morir", Fernando Francok (Sevilla, 1976) "La herida" egin ostean  zuzendutako bigarren filma, Marian Alvarez eta Andrés Gertrudix  antzezleek protagonizatzen dute; aldiz, "Handia"-k, Aitor Arregiren  (Oñati, 1977) eta Jon Garañoren (Donostia, 1974) filmak, Eneko  Sagardoy, Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre eta Aia Kruse  ditu protagonista.

Halaber, saria lortzeko lehian izango da "Operación" Concha,  Antonio Cuadri (Trigueros, Huelva, 1960) zuzendariaren filma, Jordi  Mollà, Karra Elejalde, Unax Ugalde, Ramon Agirre eta Bárbara Goenaga  protagonistekin. Belodromoan izango da emanaldia.

Irizar sariaren epaimahaiak kontuan hartuko du Bestelako jarduerak  programaren esparruko "Volar" filma ere. Bertha Gaztelumendik (Irun,  1962) zuzendua -Zinemiran "Mariposas en el hierro" (2012) estreinatu  zuen- genero-indarkeriaren biktima diren bederatzi emakumerengana  hurbilduko da. Protagonistek asteburu bat elkarrekin ematen dute  landa-eremuan.

Gainera, Koldo Almandoz (Donostia, 1973) berriz izango da  Zabaltegi-Tabakaleran iaz "Sipo Phantasma" aurkeztu ondoren. Aurten  "Plágan" izeneko film laburrarekin parte hartuko du. Kimuak 2017  ekimenerako hautatua izan zen, eta, urtero bezala, ekimeneko zazpi  obrak profesionalentzako emanaldia izango dute Zinemaldiaren  esparruan.
hamalau euskal ekoizpen izango dira 65. Donostia Zinemaldiko zortzi  sail eta programetan. Horietatik zazpik Zinemaldian izango dute  munduko estreinaldia eta Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko  lehiatuko dute.

INDUSTRIA

Bestalde, lau euskal ekoizpen ere -hiru hasiberriak, bat  amaitzear- protagonista izango dira 65. Zinemaldiko  industria-jardueren esparruan.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan, euskal ekoizpena dute  hastapenetan dauden bi proiektuk. "Akelarre", 1609ko Euskal Herrian  girotua, Pablo Agüerok zuzenduko du (El Bolsón, Argentina, 1977); hau  da, "77 Doronship" (Zabaltegi-Zuzendari Berriak 2009) eta "Eva no  duerme" (Zinema Eraikitzen 27 eta Sail Ofiziala 2015) filmen  errealizadoreak.

"El doble más quince" Mikel Ruedaren (Bilbao, 1980) proiektu  berria da. "Caminan" (Zabaltegi-Tabakalera 2016 eta Kimuak 2016),  "New York. Bosgarren solairua" (Zinemira 2016) eta "A escondidas" /  "Ezkutuan" (Malagako zinema-jaialdia 2014) filmen egileak 30 urtek  banatutako emakume eta nerabe baten istorioa kontatuko digu.

GLOCAL IN PROGRESS

Horrez gain, Glocal in Progress ekimenak, hizkuntza  ez-hegemonikoetan filmatutako Europako filmei emandako  industria-jarduerak, Telmo Esnal (Zarautz, 1967) zuzendariaren  "Dantza" aukeratu du lehenbiziko edizioan. Aurrez hainbat lan  aurkeztu ditu zuzendariak Zinemaldian: "Aupa Etxebeste!" (Zuzendari  Berriak, 2005), Asier Altunarekin batera; "Amona putz!" (Zinemira -  Euskal Zinemaren Panorama 2009);  "Urte berri on, amona!"  (Zabaltegi-

Zuzendari Berriak 2011); eta  "Iraila", berriz ere  Altunarekin, Kalebegiak talde-filmaren barruan.
Azkenik, Zinemaldiak eta Tabakalera - Kultura Garaikidearen  Nazioarteko Zentroak, ikus-entzunezko proiektuak sustatzeko asmoz,  elkarrekin antolatzen duten Ikusmira Berriak programan "Las letras de  Jordi" aukeratu da, Maider Fernández Iriarteren proposamena. María  Elorzarekin batera "Gure hormek" (Zabaltegi-Tabakalera 2016) eta "La  chica de la luz" egin ditu Fernández Iriartek; azken hori,  "Kalebegiak" (Belodromo 2016) film koralaren barruan.

ZINEMIRA SARIA

Euskal Zinema eta ETBren Galan, irailaren 26an (asteartea)  Victoria Eugenia antzokian, "Elkarrekin-Together" filma proiektatuko  eta Zinemira saria emango da. Aurten, Julia Juaniz muntatzailearen  jarduna sarituko da.

Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen  dute ohorezko sari hori, euskal zinemagintzaren alorreko pertsona  ospetsu baten ibilbidea aitortzeko. Aurreko urteetan Imanol Uribek  (2009), Alex Angulok (2010), Elías Querejetak (2011), Michel  Gaztambidek (2012), Juanba Berasategik (2013), Pedro Oleak (2014),  Karmele Solerrek (2015) eta Ramón Bareak (2016) jaso dute

Zaragozako Unibertsitatean Medikuntza eta Spectrum galerian  argazkilaritza ikasi ondoren, 60tik gora produkzio muntatu ditu Julia  Juanizek (Arellano, Nafarroa, 1956), besteak beste, Carlos Saura  (Taxi, Pajarico, Tango, Goya en Burdeos, Buñuel y la mesa del rey  Salomón, El 7º día, Io, Don Giovanni), Víctor Erice (Alumbramiento),  Daniel Calparsoro (Guerreros / Gerrariak, Asfalto), Mercedes Alvarez  (El cielo gira), Rafael Gordon (Todo mujer, La reina Isabel en  persona) edo Ramón Barea (El coche de pedales, Pecata minuta).

Errealizadore gisa egindako film laburrak ere aurki daitezke bere  filmografian, besteren artean, "Traintime" (1991), Euskal Zinemaren  Sari Nagusiaren irabazlea Bilboko zinema-jaialdian; edota bitan  izendatu dute muntaketa onenaren Goya sarirako, "Goya en Burdeos"  (1996) eta "Iberia" (2005) filmengatik hain zuzen; horrez gain, "El  cielo gira"k (2004) Espainiako Kritiko Zinematografikoen Zirkuluaren  saria ekarri zion.

Gaur egun, Karzan Kader zuzendariaren "Trading Paint" (Espainia -  AEB) muntatzen dabil, John Travolta, Michael Madsen eta Shania Twain  protagonista dituen film luze bat, eta aurrez honako film hauek  amaitu ditu: "Bent", Bobby Morescok idatzia eta zuzendua ("Crash" eta  "Million Dollar Baby" filmen ekoizlea), Sofía Vergara eta Andy García  antzezleekin; "Finding Steve McQueen", Mark Steven Johnson  zuzendariarena ("Daredevil"), Travis Fimmel ("Vikings") eta Rachael  Taylor ("Transformers") aktoreek protagonizatua, eta "Black  Butterfly", Brian Goodman zuzendariarena ("What Doesn't Kill You"),  Antonio Banderas Donostia sariduna eta John Rhys Meyers ("Match  Point") antzezleekin.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120