DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Iosu Isasti Agöuesen zuzendaritzapean

Zarauzko musika bandak eta Aiko Taldeak bandtzaldia aurkeztuko dute larunbat honetan

Bandako kideek eta AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuek gidatutako kontzertu-erromeria bat eskainiko dute larunbat honetan (20:00tan Lege Zaharren plazan)

2017(e)ko irailaren 1a, ostirala - 10:16etan eguneratua

votos | ¡comenta!
BANDtzaldia 'Baigorriarrak' VER VÍDEO Reproducir img

(Aiko Taldea)

Galería Noticia

Zarauzko Lege Zaharren plazak BANDtzaldia ikuskizuna hartuko du larunbat honetan, irailaren 2an, 20:00tatik aurrera. Ikuskizuna AIKO Taldeak burututako espektakulu berria da, Euskal Herriko Musika Banda desberdinekin garatzen dena, BBK Fundazioaren laguntzarekin batera.

BILBO. Erromeria eta AIKO Taldeko dantzatzeko musika batzen dituen kontzertua da BANDtzaldia, publikoaren partaidetzarekin garatzen dena. Lege Zaharren plazako eszenatokian, Zarauzko Musika Bandako kideek eta AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuek kontzertu-erromeria hau eskainiko dute, Iosu Isasti Agöuesen zuzendaritzapean, Zarauzko Musika Bandaren zuzendaria. Ikuskizun honek 50 artista baino gehiago batuko ditu Zarauzko enparatzan, baina euria egiten badu, BANDtzaldia Merkatu Plazako lehenengo solairuan egingo da.
 
Musikaz gain, ikuskizuna erromeria bat da, eta AIKO Taldeko dantza maisuak publikoaren partaidetzaren bila arituko dira, dantzak gidatzen. Kontzertuan, Zarauzko Musika Bandaren esperientziara, AIKO Taldeko filosofia gehituko zaio, euskal dantza tradizionala ezagutarazten duen musikari eta dantza maisuen taldeak. Bandako musikariekin batera, Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) arituko dira, AIKO Taldeko musikariak.
 
Aukeratutako programa Sabin Bikandik konposatutako 15 lan baino gehiagorekin dago osatuta, AIKO Taldeko sortzailea eta 2015ean MAX saria irabazi zuena. Joserra Gutierrez, Barakaldoko konpositorea, bandentzako konponketetaz arduratu da, abestiak banden estrukturetara doituz. Horrela, Zarauzko Musika Bandaren musikarekin, publikoak kontzertu ezberdin batean parte har dezake, pasodobleak, jotak, jauziak, polka, balsa edota ingurutxoa dantzatzen. Musika entzuten den bitartean, Patxi Laborda eta Irune Arrizubieta, AIKO Taldeko dantza irakasleak, plazan arituko dira, publikoaren partaidetza bilatzen duen espektakulua gidatzen. AIKOrekin ohikoa denez, ez maisutasunik ez mailarik, beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoak dira.

Zarauzko Banda

Francisco Escudero edota Manolo Urbieta konpositoreak Zarauzko Musika Bandan parte hartu dutenen artean ezagunenetarikoak dira, 1945. urtean Javier Goikoetxearen zuzendaritzapean aritzen zena jada. 1959. urtean geldiune bat izan ondoren, 1984an banda birsortu zen, Udaletxeak bultzatuta, garai horretan Imanol Murua alkatea zen eta Iñaxio Lertxundi Kultura komisioaren presidentea. 1984. urteko ekainaren 26an, bandako 56 kidek haien lehenengo kontzertu ofiziala eskaini zuten, hortik aurrera, bandak beste hainbatetan parte hartu zuen José María Lizasore Macazagaren zuzendaritzapean, bandaren birsormenean parte hartu zuena. Bere heriotzaren ostean, Iosu Isasti Agöues zuzendaria bilakatu zen, 26 urte zituenean, klarinete nagusia izatetik bandako zuzendaria izatera pasatu zen, zuzendari aurrekoaren lanarekin jarraituz eta publikoaren esker ona irabaziz. Gainera, 1994. urtean Gazte Banden lehenengo saria irabazi zuen Zallan (Bizkaian). Urte berean, Zarauzko Musika Banda Munizipala kultura elkartea bilakatu zen, Musikategian egoitza finkatuz, eta egun 50 musikari ditu.
 
AIKO Taldeari buruz

AIKO Taldea (www.AIKOtaldea.eus <http://www.aikotaldea.eus/ <http://www.aikotaldea.eus/> >) musikariz eta dantza maisuz osatutako elkarte kulturala da, eta duela 10 urtetik musika eta dantza tradizionalaren ondare zabala hedatzen eta ezagutarazten eta erromerien izpiritu herrikoia berreskuratzen ari da lanean, dantzarako espazio berriak sortuz eta gero eta talde zabalagoa inplikatuz. Taldearen bokazioa “modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egitea” eta pasio hori ahalik eta pertsona gehienei helaraztea da. Euskal Herri osoan eskainitako erromeria, ikastaro, tailer eta emanaldi ibiltari kontaezinekin batera, taldearen jarduera ez da zuzeneko emanaldietara mugatu. AIKO Taldeak dantza egiteko musikaz osatutako 10 disko argitaratu ditu, eta kultura herrikoiaren ondarea ikertzeko eta hedatzeko beste zenbait ekimenen protagonista izan da, “Fasioren Mendea” (Bonifazio Arandia musikari arratiarraren bizitzari eta lanari buruzko lan zorrotza) edo “Urraska-Dantza jauziak Sagasetaren bidetik” (jauziak izenekoen errepertorio osoaren multimedia bilduma), edo jotari omenaldia eskaintzen dion Jotamentala´ dokumentala, adibidez.

‘BANDtzaldia’ PROGRAMA

Zuzendaria: Iosu Isasti Agöues
Musika: Sabin Bikandi
Banda konponketak: Joserra Gutiérrez

01 Los hermanos anaiak (pasodoblea)
02 La veloz sangüesina (jota)
03 La roncalesa (porrua)
04 Ane's waltz (balsa)
05 Villamandos (txotisa)
06 Zazpikoak (jauzia)
07 Karrikiri (foxa)
08 Bizkarret (gabota)
09 Laborda (polka)
10 Duguna (ingurutxoa)
11 Anso (habanera)
12 Tafernaberry (jauzia)
13 Rancho corto (ranchera)
14 Baigorriarrak (jauzia)
15 Bildaldia I (mazurka)
16 Manexak (bralea)
17 Bikaña (jota)
18 Bikaña (porrua)


votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120