DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Culinary Zinema saila

Asiako eta Europako gastronomietan oinarritutako zazpi lanek osatuko dute Donostiako Zinemaldia

EUROPA PRESS - 2017(e)ko irailaren 2a, larunbata - 12:31etan eguneratua

votos |¡comenta!
Donostiako Zinemaldia Culinary Zinema saila

Donostiako Zinemaldia Culinary Zinema saila

Galería Noticia

  • Donostiako Zinemaldia Culinary Zinema saila

Donostia Zinemaldiko 65. edizioak zazpi lan eskainiko ditu zinema eta gastronomia elkartzen dituen Culinary Zinema sailaren zazpigarren aldian. Zazpi filmek Asiako eta Europako gastronomietan oinarritutako istorioak aurkeztuko dituzte, eta amaierako lana "The Trip to Spain" izango da, Michael Winterbottom zinemagile ingelesak Steve Coogan eta Rob Brydonekin batera zuzenduriko filma.

DONOSTIA. Culinary Zinema sailaren aurkezpena ostiral honetan izan da, Basque Culinary Center zentroan, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria tartean zirela.

Saila inauguratuko duen filma "Michelin Stars - Tales from the Kitchen" izango da, irailaren 23an. Rasmus Dinesen daniarraren lanak Michelin gidaren handitasun eta miseriei heldu die, gastronomiaren urrezko aroa bizi den garaian.

Bestalde, Laura Collado zuzenariak eta Jim Loomis argazki zuzendari eta muntatzailea "Constructing Albert" film luzea zuzendu dute elkarrekin, "munduko sukaldari gutxietsienaren" inguruan, hau da, El Bulli jatetxearen sortzailearen anaia den Albert Adriaren inguruan. Filma irailaren 28an ikusi ahalko da.

Halaber, irailaren 26an "E il cibo va / Food on the Go" filma izango da ikusgai. Bertan, erbesteko sukaldaritza italiarraren tradizioan sakondu du Mercedes Cordovak, milioika emigrante italiarrek Argentinara diaspora egin eta ehun urtera.

Gainera, Ofir Raul Graizer zuzendariaren "The Cakemaker" lehen film luzeak pastelgile aleman pastelgile gazte baten istorioa kontatzen du. Bere maitalearen heriotzaren ondoren, Jerusalemera joango da erantzunen bila. Filma irailaren 24an ikusi ahal izango da.

Bestalde, Koki Shigeno telebistarako dokumentalen zuzendariak "Ramen Heads" bere lehen film luzea egin du, eta irailaren 25ean aurkeztuko du Donostian. Japoniako gaur egungo ramen erregea den Osamu Tomita gidari duela, 15 hilabetez arakatuko ditu plater horren maisuen eta haren jarraitzaile ugarien bizitzak.

Halaber, Masakazu Fukatsu film luzearen arloan estreinatu da "Papa no obento wa sekaiichi / Dad's Lunch Box" lanarekin. Aita-alaba batzuen benetako istorioari buruzkoa da -sare sozialetan biral bihurtu zen-, eta irailaren 27an izango da ikusgai.

WINTERBOTTOM

Michael Winterbottom Donostia Zinemaldiaren atzera begirako baten protagonista izan zen 2003an eta Sail Ofizialean lehiatu zen "Nine Songs" (2004, argazki onenaren saria), "Tristam Shandy: A Cock and Bull Story" (2005) eta "Genova" (2008, Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra) filmekin. Orain, Culinary Zinema sailan parte hartuko du lehen aldiz, "The Trip to Spain" filmarekin.

"The Trip" eta "The Trip to Italy" lanen ondoren, Steve Coogan ("Philomena") eta Rob Brydon ("Would I Lie to You?") antzezleekin batera aritu da berriro, Espainian zehar kostalde atlantikotik mediterraneora egindako errepide bidaia batean sei lekutan jan dituzten sei otordu xehatzeko.

AFARIAK

Aurreko urteetan bezala, filmaren edukiekin lotura duen afari batekin osatuko da emanaldi bakoitzaren esperientzia. Horrela, hiru sukaldari arduratuko dira inaugurazioko afariaz: Elena Arzak (Donostiako Arzak jatetxea), Latinoamerikako emakumezko sukaldari onena hautatua izan den Kamilla Seidler (La Pazeko Gustu jatetxea) eta Alain Weissgerber Austriako Schützen am Gebirge herrian dagoen Taubenkobel jatetxekoa.

Halaber, Ruben Trincadok (Donostiako Mirador de Ulia), Daniel Lopezek(Donostiako Kokotxa) eta Kepa Txapartegik (Hondarribiako Alameda) "Constructing Albert" filman oinarrituko dute afaria, eta Mutsuo Kowaki japoniar sukaldariak bento-kutxa fina prestatuko du "Papa no obento wa sekaiichi / Dad's Lunch Box" filmaren istorioaren omenez.

"Ramen Heads" filmarekin lotutako afaria Osamu Tomitak berak prestatuko du, Japoniako ramen sukaldari ospetsuenak, hain zuzen, eta Andrea Tumbarello Madrilgo Don Giovanni jatetxeko sukaldariak "E il cibo va" filman ageri den erbesteko janaria iradokiko du.

Gainera, Tomas Kalika Buenos Aireseko Mishiguene jatetxean munduko sukaldaritza judutarraren errezeten ondarea berreskuratzen duen sukaldaria eta Ni neu jatetxeko Mikel Gallo "The Cakemaker" filman oinarrituko dira.

Azkenik, Enrique Fleischmann mexikar sukaldari eta Txoko Getaria eta Bidaniako Bailara jatetxeen jabeak eta Jorge Maestro Sigüenzako nöla jatetxeko sukaldariak batera prestatuko dute amaierako afaria. Txoko eta nöla "The Trip to Spain" filman ageri diren jatetxeetako bi dira.

"The Cakemaker" filmaren emanaldia eta afaria izan ezik -Ni neu jatetxean egingo dira-, gainerako guztiak Basque Culinary Centerren izango dira. Emanaldira eta afarira joateko sarrerak irailaren 4an jarriko dira salgai, 09:00etatik aurrera, 70 euroan, Zinemaldiaren eta Kutxabanken web orrien bitartez. Filmak soilik ikusteko sarrerak irailaren 17tik aurrera jarriko dira salgai, 7,20 euroan. Culinary Zinema saila Nespressok babesten du.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120