DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
arkitektura

Landaretzaren erretorika

Landaredia, hormigoi eta beiraren pare, eraikinen ‘material’ bilakatu daiteke, landaregintza eta arkitekturaren arteko mugak ezabatuz

ULA IRURETAGOIENA - 2017(e)ko irailaren 3a, igandea - 13:27etan eguneratua

votos |¡comenta!
Jeronimo Hagerman mexikarraren‘Malas madres’instalazioa, DonostiakoTabakaleran.

Jeronimo Hagerman mexikarraren‘Malas madres’ instalazioa, Donostiako Tabakaleran. (U. IRURETAGOIENA)

Galería Noticia

  • Jeronimo Hagerman mexikarraren‘Malas madres’instalazioa, DonostiakoTabakaleran.

Eraikinen eraikuntzan jatorri natural edo kimikoak dituzten materialak erabiltzen dira, naturako baliabideetatik jasoak edo petroliotik eratorritakoak. Denboran zehar iraun eta gizakiaren babespena ziurtatuko dituzten materialak dira. Landaredia ezin dugu kategoria horrekin nahastu, baina bere presentziak bestelako balioak eskain-tzen ditu, espazioaren kualitatearekin zeharo erlazionaturikoak.

Arkitekturaren lengoaian, landarediak espazio bati dinamikotasuna eta bizitasuna gaineratzen diola adieraziko genuke. Edertasunaren ulermen konkretu bat alegia. Bizi-tzaren eraldaketa-zikloak -jaiotza eta heriotza- landareen bidez gorpuzten dira espazioan. Eraikuntzako materialek zahartze prozesua dute, baina ziklo luzeagoak izatean ez dira hautematen. Arkitekturak askotan bilatzen du, argi sarreren diseinuaren bidez edo barne eta kanpoko harremanen bidez, naturaren zikloak espazioan ikusgai gertatzea, uda eta neguko argitasunak modu desberdinean margo ditzan, adibidez. Bizitzaren aldakortasuna presente egoten laguntzen du landarediak.

Baina bada gehiago: landarediak gizakia eta espazioaren arteko harreman afektiboa eraikitzen du. Nork ez du gogoan herrixketako balkoi eta leihoetan kolore biziko loreen presentziaren irudia. Edota urteen poderioz hormatzar batean landareria harrietan jaio denean sortzen den irudia. Landareek eraikuntza-materialekin sorturiko espazioa gozotu egiten dute. Goxotasuna sentsazio bat da, espazio baten bizipenean gertutasuna -espazioaren eta gure artean- nabaritzearekin loturikoa.

Landaredia eraikin eta espazioen diseinuaren parte izateak espazioaren kualitatean eragin zuzena du. Sarri gutxiesten bada ere, espazio batean egoteak gorputz-bizipen desberdinak eragiten ditu, gure osasunarekin harremanean direnak. Esaterako, espazioaren kualitateak gizakiaren aldartean zeresana du. Patologizaturik ez dagoen arren, espazioaren baldintzak giza ongizatean eragina duela defendatzen du neurozientziak. Harreman hauek ikerketa fasean daude oraindik.

Landareak, espazioan, ez dira soilik begiari seinaleak ematen ari, objektu balioa gainditzen dute. Elementu biziak dira, intsektuak eta hegaztiak erakartzen ditu, polimerizatu dezake, fotosintesia egiten dute, hazi egiten dira, zaintza behar dute. Landareen bidez, naturaren logikak espazioaren bizipenean txertatu egiten direla esan daiteke. Mezu hau kartel batean irakurri beharrean, landareen presentzia fisikoak pertzepzioaren bidez komunikatzen digu naturaren parte garela eta lotura bat dagoela gu guztion artean. Landarediak mezu kosmikoa dakar berarekin.

LANDAREDIA JANGARRIA Arkitekturan landaredia jangarriak interes handia sortu du azkenaldian. Biztanleriaren gehiengoa etxebizitza kolektiboetan eta pisuetan bizi denez geroztik, hiritarraren praktika onen artean dago ortu bat izatea, balkoi indibidualetan edo komunitatearen sabai edo lurretan. Madrilen hiritar baserritarren elkargoak indar handia hartu du ekintza hauek bultzatzen eta prestakuntza ematen. Elkarte hauen helburua da ortugintzak hiriaren ekosisteman eragitea, birika berdeez gain ortuek hiriaren ingurugiro-kalitatearen egituran sartzeko potentziala izan dezaten. Landarediak hiri eskalan izan dezakeen balio ekologikoa oraindik aztertzeke dagoen arren, hiri handietan saiakera handiak egiten ari dira landaredia jangarriak espazioan leku handiagoa hartzeko, hirietako sabai hormigonatuak berdez janzteko edota hormetan lorategi bertikalak diseinatzeko -diseinuaren industria alor bat horretara dedikaturik dago-.

Irudiotan adibide berezi bat ekarri dugu, lorategigintza arkitektura eta arte esparruetara mugitzen denekoa. Donostiako Tabakalera Plaza espazioan Malas Madres deri-tzon instalazioa berriki inauguratu da. Jeronimo Hagerman mexikarraren proposamen artistiko hau eraikinaren gune publikoan hainbat urtez bizikidetzan izango da. Loron-tziak eskegita daude pareta bat osa-tzen eta soken sistema burutsu batekin mugitzen dira ureztatzeko, eta, aldi berean, irudi mugikor bat osatzen da. Artistak dio espazioa eta hiritarraren arteko erlazioa eraiki nahi duela landarediaren bidez. Espazioan presentzia handia dute loreek, bere hazkuntza prozesuaz gain, esporak erori egingo baitira Tabakalerako plazaren gainera, eta horiek hiritarren etxean bigarren bizitza bat izateko aukera irekitzen dute. Bizitza soketan zintzilik eta bizitza espaziora jaurtitzeko erretorika proposatzen digu arte-instalazio honek.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120