DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
komikia

Trintxeratik binetara

Euskal komikigintzak 1975etik gaur arte izandako bilakaera ikus daiteke Bizkaiko Foru Liburutegiko ‘Euskal komikia 1975-2017’ erakusketan

DABI PIEDRA - 2017(e)ko irailaren 10a, igandea - 13:24etan eguneratua

votos |¡comenta!
Erakusketa iragartzen duen kartelaren irudia. RAQUEL ALZATE

Erakusketa iragartzen duen kartelaren irudia. (RAQUEL ALZATE)

Galería Noticia

  • Erakusketa iragartzen duen kartelaren irudia. RAQUEL ALZATE

Irudigintza eta literatura ondoen uztartzen dituen formatua da, beharbada, komikia. Ume, gazte nahiz heldu, publiko zabala erakarri du aspalditik eta belaunaldi askoren bidelagun izan dira bineta bidezko istorioak. Beste herrialde batzuetan komikigin-tza errotuago dagoen arren, Euskal Herrian ere autore eta aldizkari esanguratsuak daudela agerian uzten du urriaren 28ra arte Bilbo Foru Liburutegiko 2. solairuan dagoen erakusketak. Francoren diktaduraren ondorengo loralditik hasi eta gaur egun arte, genero horrek gurean izan duen historiaren errepasoa da Euskal komikia 1975-2017.



Zaleek informazio xehea jasoko dute erakusketako 35 panelen bidez: Euskal komikigintzaren gorabeherak, sektoreari hauspoa eman dioten aldizkariak, autore nabarmenak eta abar. Argitalpen originalak ere badaude, horietako asko Foru Liburutegiaren funtsetatik hartuak. Pertsonaia ezagunen eskala handiko erreprodukzioak eta photocall-a ez dira falta. Kike Infame eta Mikel Begoña dira komisarioak, komikigintzan ibilbide luzea egindakoak biak. “Ezin da esan komikiaren industria indartsurik dagoenik hemen, baina etengabeko interesa egon da”, uste du Infamek. “Trintxeratik idatzitako historia” dela dio komisarioak, baliabide baino gogo gehiagorekin. “Fanzineak eta edizio independenteak behin eta berriro agertu dira, zentsurarik gabe, bizkor eta merke komunika-tzeko modua izan dira”, gehitu du.



Hamarkadaz hamarkadako errepaso horretan, ezin ahaztu Franco hil ondorengo aitzindariak. Antton Olariaga, Juan Carlos Eguillor, Gentz del Valle, Jon Zabaleta... “garai hartan hedabide berriak sortu ziren, Gara eta Egin kasu, eta aitzindari haien irudiez hornitu zituzten beren orriak”, dio Infamek. Une gozoan zen euskal komikigin-tza eta horrek bidea zabaldu zien 1980ko proiektu eta autore berriei. Argitalpenen artean, TMEO aipagarria da, 30 urte geroago sasoi betean segitzen baitu. Gainera, Habeko Mik eta Ipurbeltz ere funtsezkoak izan ziren.

1990eko hamarkadak beheraldia ekarri zuen nazioarteko komikigintzara eta horrek eragina izan zuen hemen ere, Comictiva eta gisako beste proiektu batzuek arnasari eusten lagundu arren. Autore askok beste sektore batzuetara jauzia egin zuten, komikigintzaren egoera ahulaz atsekabetuta. Nolanahi ere, hamarkada hartan jarri zen editorial independenteen lehenengo harria, hurrengo urteetan sektorearen oinarri izango zena.



Azken mende laurdenean, euskal autore askok atzerrian arrakasta izan dute, hala nola, Angel Unzuetak eta Juan Luis Landak. Gaur egun, hiru zutabe nagusi ditu euskal komikigin-tzak, Infameren ustez: Xabiroi euskarazko aldizkaria, Astiberri argitaletxea eta lehen aipatutako TMEO. Euskal komikia “une gozoan” dagoela uste dute komisarioek. Horren erakusgarri, Eusko Jaurlaritzaren laguntzak eta Getxoko Komiki Azoka aipatu ditu.

ONDARE ABERATSA “Komikia gure historiaren isla da, gorabehera guztiekin”, dio Kike Infamek. Euskarak lurralde berriak bereganatzeko egin duen ahaleginaren lekuko ere izan da sektorea. Diktaduraren amaieratik bertatik, etengabe agertu dira euskarazko autoreei aterpea eskaintzeko proiektuak, esaterako, Ipurbeltz garai batean eta Xabiroi gaur egun. Erakusketaren helburu nagusietako bat euskarazko komikigintzaren ibilbidea eta bere ondare aberatsa ezagutaraztea da.



Maiz mundu maskulinotzat jotzen bada ere, emakumeek zeresana dute gure komikigintzan, erakusketan agerian geratzen denez. “Komikiaren historian eten gabeko presentzia izan dute emakumeek”, azpimarratu du Infamek. Gentz del Valle diktaduraren ondorengo ai-tzindarietako bat da eta, harrezkero, askok segitu dute haren bidea: “Raquel Alzatek eta Mai Egurzak lekua egin dute Frantziako merkatu zorrotzean”, azaldu du komisarioak, “gainera, komikian zein ilustrazioan ari diren zenbait egile ditugu, adibidez, Eider Eibar, Ainara Azpiazu Axpi, Amaia Ballesteros eta Maite Gurrutxaga”, gaineratu du Infamek.



Autore eta argitalpenei esker, euskal komikigintzaren katea ez da eten. Infamek etorkizun oparoa aurrikusi du: “Atzerrian arrakasta lortzen duten egileak ikusten dituzu, Jaurlaritzak atera dituen laguntzak... ilusioa eragiten du horrek, baikorra naiz. Amets egiteko une egokia da hau”.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120