DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
programazio berezia

Azkuna Zentroak Christine Vachon eta John Huston zinemagileen zikloak eskainiko ditu

Zinematekak jakinarazi duenez, zikloa asteazken honetan hasiko da "Poison" filmarekin (1991)

EP - 2017(e)ko irailaren 13a, asteazkena - 11:24etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Azkuna Zentroak Christine Vachon eta John Huston zinemagileen  zikloak eskainiko ditu.

Azkuna Zentroak Christine Vachon eta John Huston zinemagileen zikloak eskainiko ditu. (Azkuna Zentroa)

Galería Noticia

Bilboko Azkuna Zentroaren Zinematekak John Huston eta Christine Vachon zinemagileen filmekin osaturiko bi ziklo eskainiko ditu. Zinematekak programazio berezia izango du asteazken eta ostegunetan, zinema garaikideari eta klasikoari eskainita, hurrenez hurren.

BILBO.  Horrela, asteazkenetan Christine Vachon New Yorkeko zine zuzendariaren filmak proiektatuko dira, eta ostegunetan, John Huston Nevadako (AEB) zinemagilearenak.

Zehazki, Azkuna Zentroak jakinarazi duenez, Vachon zinema independente amerikarraren ekoizle garrantzitsuenetako eta konprometituenetako bat da, eta zikloa asteazken honetan hasiko da, irailaren 13an, "Poison" filmarekin (1991).

Zikloa abenduaren 20ra arte egingo da, eta "Kids" (1995), "I shot Andy Warhol" (1996), "Happiness" (1998), "Velvet Goldmine" (1998), "I'm not there" (2007), "Boys Don't Cry" (1999), "Far From Heaven" (2002), "Carol" (2015), "The Company" (2003), "An American Crime" (2007), "Still Alice" (2014) eta "Wonderstruck" (2017) filmak ikusi ahalko dira. Gainera, Vachonek publikoari irekitako hitzaldia emango du Azkuna Zentroan, irailaren 28an.

John Huston zinemagile klasikoaren zikloa, berriz, ostegunean hasiko da, irailaren 14an, "The Maltese Falcon" lanarekin (1941), eta ondoren, abenduaren 21era arte, "Key Largo" (1948), "The Dead" (1987), "The Asphalt Jungle" (1950), "The African Queen (1951), "Heaven Knows, Mr. Allison" (1957), "Moby Dick" (1956), "The Misfits" (1961) "Freud" (1962), "The Night of the Iguana" (1964), "Fat City" (1972) eta "The Treasure of Sierra Madre" (1948) izango dira ikusgai.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120