DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
VI. EDIZIOA

Emakume bilbotarra, Greenpeace eta Jon Aldeituriaga, Ibiltariaren Sarirako hautagaiak

Saria 2017ko irailaren 16tik 22ra bitartean egingo den Mugikortasun Astearen barruan emango da

D.D. - 2017(e)ko irailaren 13a, asteazkena - 13:21etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Jon Aldeiturriaga.

Jon Aldeiturriaga.

Galería Noticia

  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Aurten, seigarren urtez, Bilboko Udalak Mugikortasun Aste Europarra antolatu du irailaren 16tik 22ra bitartean eta horren harira, Bilboko Ibiltariaren Sarirako deialdia egin du. Irabazlea, betiko legez, ingurumenaren eta jasangarritasunaren arloko sentsibilizazio-ekimenetan laguntzen duten hedabideetan egingo diren bozketen bidez hautatuko dute herritarrek.

BILBO. Irailaren 22an, Mugikortasunaren Aste Europarra amaitzeko eta “Bilbo nire kotxe barik” ekitaldiaren barruan, botorik gehien jasotzen duen erakundeari edo pertsonari saria emango zaio.

Bilboko Ibiltariaren Sariak Bilbo atseginago, bizigarriago eta jasangarriago bihurtzen laguntzen duten pertsonen eta taldeen zeregina aitortzen du. Gainera, paseoan ibiltzeko ohitura osasungarriari balioa ematen dio, osasuna sustatu eta hiria hobeto ezagutzen laguntzen duelako.

Aurten, hauek dira sarirako hautagaiak: Greenpeace erakundea, Jon Aldeiturriaga Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko zuzendari-gerentea eta emakume bilbotarra.

Greenpeace

Ingurumena babesteko 1971n Kanadan sortutako GKE bat da Greenpeace; naturari egiten zaizkion erasoen aurka modu globalean esku hartzeaz gain, kanpainak ere egiten ditu klima aldaketa geldiarazteko, biodibertsitatea babesteko eta kutsadura murrizteko.

Ibiltariaren Sarirako hautagaitza, hain zuzen ere, gure planetako hiri nagusietako garraioek eragiten duten kutsadura geldiarazteko ekimenaren barruan dago; 2016an Bilboko Udalak eta beste hiri handi batzuek bat egin zuen ekimen horrekin. Horrela, ekimenarekin bat egin zuten bederatzi hiriek 2030erako hirietako mugikortasunaren eraginez sortzen diren negutegi-efektuko gasen emisioak % 50 gutxitzeko konpromisoa hartu zuten. Erabaki horrekin, hirietako trafikoa murrizteko neurriak abian jarriko dituztela hitz ematen dute, bizimoduaren kalitatea eta pertsonen eta ingurumenaren osasuna hobetze aldera.

Bilboko emakumea

Ingurumenaren eta mugikortasunaren ikuspegitik Bilbo gero eta jasangarriagoa lortzea ezinezkoa litzateke emakume barik. Emakume bilbotarrak berebizikoak dira eta gero eta gehiago daude Bilboko mugikortasun jasangarriarekin lotutako lanbideetan: Bilbobuseko, metroko eta tranbiako gidari, funikularreko gidari, udaltzain eta TAOko zaintzaile. Adibidez, gero eta arruntagoa da bilbobusetan eta funikularreko unitateetan emakumeak gidari izatea; taxietako lizentzia berri asko emakumeen esku daude eta haien presentzia garrantzitsua da Bilboko kaleetan, bai TAO zerbitzuko zaintza-lanetan, bai udaltzain gisa.

Bilboko mugikortasunaren arloan diharduten emakume horietako batzuk izango dira saria jasotzeko ardura izango dutenak, Bilboko 2017ko Mugikortasunaren Aste Europarrarekin lankidetzan diharduten hedabideetako ikus-entzuleek azkenean saria ematen badiete.

Honako honetan, saria emateko beste arrazoi bat ere egongo litzateke, alegia, emakumeek garraio publikoen erabileran duten garrantzia. Bilboko emakumeak argi eta garbi egin du garraio publiko edo kolektiboa erabiltzearen alde, joan-etorriak egiteko modu efizienteagoa -energiaren ikuspegitik- eta zarata eta emisio gutxiago sortzen dituena bidaiari bakoitzeko; horrela eginez, ibilgailu partikular gutxiago dabiltza gure kaleetan. Adibide modura, esan dezakegu emakumea dela bilbobusetako erabiltzaile nagusia (% 70). Horietako gehienak (% 55) 31 eta 64 urte bitartekoak eta beste baten kontura lan egiten dutenak (% 50) dira.

Jon Aldeiturriaga

Bilboko Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko gerente eta elkartegintzaren sustatzaile “uriko dendarien artean”. Ibiltari nekaezina –ez du gidabaimenik-, jai-batzordeko kide eta Bilbon tradizio bihurtu diren ekitaldi askoren antolatzaile –eta asmatzaile ere batzuetan-: Erregenetako opila, txikiteo nagusia, Bilboko artzainen Idiazabal-gazta lehiaketa. Baditu merituak Jon Aldeiturriagak Bilboko Ibiltariaren 2017ko sarirako hautagai izateko.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120