DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Irailaren 14tik 24ra

Bizkaia zientziaren epizentroa bilakatuko da

Ekitaldia zientziaren hedapenerako eta zientziaren lanbidean erreferentziarako zentro bihurtzeko sortu da

D.D. - 2017(e)ko irailaren 13a, asteazkena - 12:41etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Maitane Leizaola eta Juan Ignacio Pérez Iglesias.

Maitane Leizaola eta Juan Ignacio Pérez Iglesias. (BFA)

Galería Noticia

Irailaren 14tik 24ra izango da, Bilbon, Bizkaia Zientzia Plaza jaialdia UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, zientzia jardueraren hainbat alderdi erakutsiko ditu, hitzaldien, ikuskizunen, bakarrizketen eta tailerren bitartez Programak guztira zazpi ekitaldi biltzen ditu, non Naukas Bilbaoren VII edizioa, Science+ ikertzaile gazteen kongresua edo Jakinduriek Mundue erreko dau! (Bertsolaritza eta zientzia bategitea) nabarmentzen diren Zientziaz beteriko plaza erraldoia bilakatuko da Bizkaia Bizkaia Zientzia Plaza (BZP)ri esker, irailaren 14tik 24ra, Bilboko Euskalduna Jauregian eta EHUko Bizkaia Aretoan, baita Bizkaiko beste udalerri batzuetan ere adin guztientzat izango den zientzia-dibulgazioko jaialdia.

BILBO. UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaia Zientzia Plaza zientziaren hedapenerako eta zientziaren lanbidean erreferentziarako zentro bihurtzeko sortu da. Horretarako, hamar egunetan zehar izango diren zazpi ekitaldiz osatutako programa zabala eskainiko da, zientziaren hainbat arlori ekiteko, hain zuzen, ezin konta ahala erregistro eta formatutatik: hitzaldiak, ikuskizunak eta tailerrak, besteak beste.

Horietatik, Naukas Bilbaoren zazpigarren edizioa nabarmentzen da, gaztelaniazko zientzia-hedapeneko ekitaldirik handiena, zeinak aurten programazioa areagotu eta Euskalduna Jauregiko auditorio nagusira eramango da, Bilboko udaletxearen laguntzarekin. BZP jaialdiak ikertzaile gazteei zuzendutako Science+ kongresua ere eskainiko du, non zientziaren arloan dauden aukera profesionalak landuko diren, eta baita Jakinduriek mundue erreko dau! (Bertsozientzia) ere, bertsolaritzaren eta zientziaren arteko fusioa. Bizkaiko hiriburuan eskainiko dituen ikuskizunez gain, Ondarroan, Igorren eta Getxon ere eskainiko ditu beste hainbat.

Gainera, Bizkaia Zientzia Plazak gaztetxoei eskainiko die gune bat, Naukas Kids ekimenaren bitartez, bigarren hezkuntzako ikasleentzako bakarrizketa lehiaketaren finala izango da, Ciencia Show delakoa, eta zientziaren ikuspegi kreatiboena aurkeztuko du Scenioren eskutik, ohiko plataforma izan ordez zientzia jakintza bideojoko, podcast eta halakoen bitartez konektatzen saiatuko dena.

Ospe handiko gonbidatuak

Bizkaia Zientzia Plazak guztira ehun hizlari eta gonbidatu baino gehiago hartuko ditu. Horiek guztietatik, eta jaialdiaren ekitaldi nagusia den Naukas Bilbao programaren esparruan, bertara hurbiltzen direnek zientziaren munduko pertsonalitate nagusiei zuzenean entzuteko aukera izango dute, besteak beste, Pedro Miguel Etxenike Asturiasko Printze Saria, edo Atapuercako Mendilerroko aztarnategien indusketen Zuzendarietako bat, José María Bermúdez de Castro.

Lehenengo edizioan, Bizkaia Zientzia Plazak gure inguruko zientzia-dibulgatzaile nagusiei entzuteko, ikerketa zentroetan egiten den lana ezagutzeko eta, azken finean, zientzia modu atseginean, lasaian eta guztiok ulertzek moduan aurkezteko aukera emango du.

BZP jaialdiaren jarduera guztiak doan izango dira eta guztientzako, baina aldez aurretik izena eman beharra dago haurren tailerretan (Naukas Kids) eta Science+ hitzaldietan. Ekitaldia, ezaugarri hauekin estatu mailan egiten den lehena, EiTB webgunearen bitartez jarraitu ahal izango da zuzenean.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120