DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Euskal Herriko Txapelketa

Zazpi euskal herrialdeetara helduko da Bertsolari Txapelketa

Irailaren 23an jokatuko da lehenengo kanporaketa, Baigorrin, eta 14 saio izango dira guztira

Dabi Piedra - Miércoles, 13 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos | ¡comenta!
Amets Arzalluz duela lau urteko edizioan: txapela jantzi zuen.

Amets Arzalluz duela lau urteko edizioan: txapela jantzi zuen. (Argazkia: David de Haro)

Galería Noticia

bilbo - Lau urtetik behin bertsozale guztien begiak Euskal Herriko Txapelketa Nagusira begira jartzen dira, txapelik preziatuena nork jantziko ote duen jakinminez. Berezia izaten da txapelketa urtea eta halakoxea izango da aurtengo udazkena, irailaren 23tik abenduaren 17ra bitartean jokatuko baita historiako 17. edizioa. Hala ere, Nafarroako Bertsozale Elkarteko ordezkari Alaitz Rekondok atzo azpimarratu zuenez, txapelketa ez da “lau urtero antolatzen den ekin-tza isolatu” bat, eguneroko lanaren emaitza baizik. Hezkuntza arautuan, bertso eskoletan, herrietako saioetan eta abar sortzen da txapelketari eusten dion indarra. “Mugimendu bizi eta dinamiko baten parte da”, zioen Rekondok.

Hastear den txapelketaren nondik norakoak azaltzeko agerraldia egin zuten Bilbon Rekondok berak eta gainerako lurraldeetako ordezkariek, Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Jokin Castaños antolatzaileak. “Pozik gaude, euskal kulturan pisua duen egitasmoa antolatzen dugulako”, nabarmendu zuen Muruak. Aurten, gainera, bertsolariei eta bertsoari eman nahi diote protagonismo guztia, gainerako apaingarriak bigarren mailan utzita. Horren lekuko, Lankuk sortutako irudi soila, kolore hori eta zurian oinarritua. Sintonia Paxkal Irigoienek konposatu du.

Lurraldetasuna da 2017ko Bertsolari Txapelketaren ezaugarri nagusia, lehenengo aldiz Euskal Herriko zazpi herrialdeetan jokatuko baitira saioak. Hau da, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Nafarroa Garaian eta Zuberoan gutxienez kanporaketa bana egongo da. Orain arte, beti lurralderen bat geratu izan da kanpoan, esaterako, 2013koan Nafarroa Beherea. Ukitu sinbolikoa agerikoa da, baina Iñaki Muruak uste du “bertsolaritza bizi den seinale” dela aurtengo aniztasun geografikoa. “Modu batean edo bestean, bertsolaritza presente dago lurralde guztietan”, gaineratu zuen Jokin Castañosek.

Beste berritasun bat ordutegiarena da, aurten ordu erdi lehenago hasiko baitira saio guztiak, 17:00etan alegia. Finala, ohitura denez, goiz eta arratsaldekoa izango da eta azken lau aldietan bezala, Barakaldoko BECen. Aurretik, final laurdenetako sei saio egongo dira Baigorrin, Seguran, Lei-tzan, Zallan, Zumaian eta Tolosan. 36 bertsolari arituko dira fase horretan eta onenak finalaurrekoetara pasako dira. Hor zain izango dituzte 2013ko finalistak: Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gazelumendi eta Sustrai Colina. Bi itzulitara jokatuko dira finalaurrekoak, Bastida, Irun, Maule-Lextarre, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñean, urriaren 28a eta abenduaren 2a bitartean. Zazpi onenak eta Amets Arzallus txapelduna igoko dira BECeko oholtzara abenduko hirugarren igandean.

txapelketa gaztea Guztira, beraz, 14 saio eta 43 parte-hartzaile izango ditu Txapelketa Nagusiak. Unai Iturriagak finalaurrekoetan hasteko eskubidea zuen, 2013an finalean egon baitzen, baina ez du parte hartuko. Final laurdenetan Iñaki Gurrutxagak zuen tokia, berriz, Felix Zubiak hartuko du azkenean. Txapelketa “gaztea” izango dela nabarmendu zuten antolatzaileek, bataz besteko adina 34 urte da. Gazteenak, Nerea Ibarzabalek, 23 urte ditu eta zaharrenak, Asier Otamendik, 46. Jatorriari dagokionez, hogei parte-hartzaile gipuzkoarrak dira, hamaika bizkaitarrak, bost nafarrak, beste bost lapurtarrak (Arzallus txapelduna barne) eta bi arabarrak.

Bertsolariak ez ezik, gai jartzaileak ere igoko dira agertokira, haien lana ezinbestekoa baita edozein txapelketatan. 18 gai jartzaileko lantaldea osatu dute eta, gainera, 20 epaile jardungo dira bertsoak hainbat irizpideren arabera baloratzen.

Honenbestez, bertsoz eta doinuz betetako udazkena dator, milaka lagunek adi-adi entzungo dituzte bertsolarien esanak. Bertsolaritza fenomeno kultural zabala da gaur egun eta horren erakusgarri garbiena da Txapelketa Nagusia, euskal kulturaren barruko ekitaldirik jende-tsuenetako bat. Txapelketaren oihar-tzuna lehia soiletik harago doanez gero, era askotako elkartruke eta ikerketetarako aitzakia izango da. Adibidez, bertsolaritzari buruzko azterketa soziologikoaren inkestak egiten arituko da Bertsozale Elkartea, 1994an eta 2006an egin zuen bezala. Era berean, atzerriko inprobisatzaileak gonbidatuko dituzte, iaz Mintzolak eta Donostia 2016k elkarlanean antolatutako Europa bat-batean jardunaldietan bizi izandakoari segida emateko. Euskara ikasten ari direnentzako material didaktikoa jarriko du Bertsozale Elkarteak bere webgunean, euskalduntze prozesuan daudenak ere txapelketaren parte izan daitezen.

Zaleentzat salgai daude dagoeneko final laurdenetako saioetako sarrerak, Bertsosarrerak.eus interneteko atarian. Bertsozale Elkarteko bazkideek, gainera, finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak eska ditzakete, ohikoa baino prezio merkeagoan. “Bazkideak beti zaintzen ditugu eta aurten sarreren salmentan bereziki izan ditugu kontuan”, azaldu zuen Iñaki Muruak. Elkartearen jardunari eusteko makulu sendoena dira bazkideak eta ahalik eta zale gehienek bazkide bihurtzeko hautua egitea da helburuetako bat.

datos

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120