DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Trebiñu eta Katalunia

Rikardo Arregi - Miércoles, 13 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos | ¡comenta!

TREBIÑUKO barrendegiak 280 kilometro koadro du eta 1.900 biztanle gutxi gorabehera. 1917tik hamaika izan dira bertako lagun eta agintariek Trebiñu Araban sartzeko egin dituzten eskaerak eta ahaleginak, erreferendumak edo kontsultak barne. Ezerk ez du balio izan azken ehun urte hauetan; Espainiako Gobernua dela, Gaztela eta Leongo Estatutua dela edo Burgoseko ez dakit zer txosten dela, bere horretan segitzen du Trebiñu txikiak. Txikia, bai, baina ez garrantzirik gabekoa antza, bestela ezin da ulertu zergatik Espainiako telebista publikoetako eguraldi programetan Trebiñu agertzen den ederki marrazturik mapan, tenperaturak eta guzti, Valladolid edo Segovia edo edozein hiri gaztelar izango balitz bezala. Zer beharra? Zergatik ez da orain arte konpondu zailtasun gehiegirik ez duen Trebiñuko arazoa? Azken finean, probintzia batetik bestera pasatzea baino ez da, erkidego batetik bestera, ez dago hemen subiranotasunari buruzko korapilo larririk edo Espainiako esentziak kolokan jarriko dituen ezer. Edo bai?

Gaztelako esaera zahar ezkor batek dio karitatea egiteagatik sartzen dela izurritea, eta horixe bera pentsatzen du Espainiako Erresumak: Trebiñu Araban integratzeak auskalo zer ekarri ahal duen, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa, gutxienez. Zeren, ez gaitezen engaina, Espainiako Erresumak uste baitu Araba Espainia dela, bai, baina ez Burgos bezain espainiarra, edo, espainiarra izatekotan ere, arraro samarra. Euskaldunok, katalanek bezala, zerbait dugu falta edo soberakin espainiar fidagarriak izateko. Hortik dator Wert ministro ohiak izan zuen lapsus hura (edo ez hain lapsus), ume katalanak espainolizatzea beharrezkoa zela jo zuenean.

Trebiñuko auzi txikia konpontzeko adostasuna ezinezko egiten duen Estatuak nola konponduko du auzi katalana? Baikorrek (edo xaloek) errepika-tzen dute beste gobernu batekin eta beste alderdi politiko batzuekin dena errazagoa izango litzatekeela, eta erreferendumak garantiekin eta guztiz legezkoak egiteko aukera egongo dela. Hori entzuten dudanean, Trebiñura joaten zait gogoa.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120