DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
"Komikia: El cómic vasco 1975-2017"

Euskal komikigintzaren azken 42 urteetako historia ezagutzeko erakusketa irekiko dute gaur Bilbon

Erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegiaren Areto Nagusian egongo da ikusgai, doako sarrerarekin, urriaren 28ra arte

EP - 2017(e)ko irailaren 14a, osteguna - 11:01etan eguneratua

votos | ¡comenta!
"Komikia: El cómic vasco 1975-2017".

"Komikia: El cómic vasco 1975-2017". (bfa)

Galería Noticia

Binetak protagonistak izango dira Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon, "Komikia: El cómic vasco 1975-2017" izeneko erakusketarekin. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, ostegun honetan irekiko da, eta diziplina artistikoak azken 42 urteetan izan duen bilakaera erakutsiko du. Erakusketaren komisarioak Kike Infame eta Mikel Begoña dira.

BILBO .Foru erakundeak jakinarazi duenez, trantsizio garaiarekin, euskal komikigintzak aldaketak izan zituen, euskarazko lehenengo argitalpenak agertu ziren eta eleberri grafikoa finkatzen joan zen. Horrela, komikia gizartearen errealitate berrira egokitzen joan zen.

Erakusketaren bidez, bineten munduaren mugimendu garrantzitsuak ezagutaraziko dira: aldizkarien gorakada, fanzinen agerpena, egile komikia, atzerriko merkatuetara iristea. "Komikiak mendearen azken herenetik gaur egun arte izan duen historia zirraragarria ikusteko aukera egongo da", adierazi dute.

Erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegiaren Areto Nagusian egongo da ikusgai, doako sarrerarekin, urriaren 28ra arte. Foru Liburutegira sartzeko beharrezkoa da NAN, pasaportea edo liburutegiko txartela aurkeztea. Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era, eta larunbatetan, berriz, 10:30etik 13:00etara.

Gainera, urriaren amaiera arte, erakusketaren inguruko hainbat jarduera antolatuko dira. Irailaren 26an mahai inguru bat egingo da, gaztelaniaz, komikigintzaren Euskadiko egungo egoeraren inguruan. Fernando Tarancón eta Dani Fano ariko dira hizlari, eta Koldo Azpiarte moderatzaile.

Hurrengo egunetan beste hitzaldi batzuk egingo dira. Urriaren 3an, euskarazko komikigintzaren gaia aztertuko da Mikel Begoñarekin (euskaraz); urriaren 17an, emakumeak euskal komikigintzan gaiaren inguruko hitzaldia izango da Josune Muñozekin (euskaraz), eta urriaren 25ean, komikia eta beste ilustrazio batzuk gaia aztertuko da Amaia Ballesteroskin (euskaraz).

Gainera, Bizkaiko Foru Liburutegiak "istorio bat eraikitzen ikasteko aukera" ere eskainiko du, Kike Infame eta Mamen Martínez Intxaustik zuzendutako lantaldeetan. Izena emateko epea ostegunera arte egongo da zabalik eta lantaldeak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, irailaren 18an eta urriaren 9an, hurrenez hurren. Sarrera doakoa da.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120