DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Bilborock aretoan

Bilbo Hiria 29. Pop Rock Lehiaketaren sailkapen kontzertuak ostegun honetan hasiko dira

Lehiaketa hau erreferente bat da Europako musikaren oraingo panoraman, eta finalerako sailkatzeko kontzertuak eguen eta barikuetan egingo dira bihartik, irailak 14, urriaren 26ra arte. Finalak, berriz, azaroan egingo dira, modalitateen arabera.

EP - Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 11:12h

votos | ¡comenta!
Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa

Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa (DEIA)

Galería Noticia

Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan, 18 urtetik 35erainoko gazteek osatutako taldeek har dezakete parte. Lehiaketaren helburua haien lanak bultzatzea eta zabaltzea da, agertokia Estatuko zein nazioarteko beste talde batzuekin partekatzeko aukera emateaz gainera.




BILBO.  Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 29. edizioko sailkapen  kontzertuak hasiko dira ostegun honetan, eta urriaren 26ra arte  iraungo dute. Guztira, 34 talde ariko dira Bilborock aretoan ostegun  eta ostiraletan, 20:00etan hasita, eta doako sarrerarekin, Bilboko  Udalak jakinarazi duenez.

Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko kideek osatutako taldeentzat  da, eta haien lanak bultzatu eta zabaltzea du helburu.

Epaimahaia  musika arloko adituek osatu dute, eta bere ardura izan da sailkapen  fasean zuzenean joko duten 34 taldeak hautatzea. Edizio honetan 486  taldek eman dute izena (344 talde pop rock modalitatekoak, 94,  metalekoak eta 48 elektronika eta beste joera batzuetakoak).

Finalisten artetik hiruna hautatuko dira Pop Rock eta Metal  kategorietan, eta azaroan izango diren finaletan joko dute. Haiek  bezala, Elektronika eta beste estilo batzuetako kategorian zuzenean  finalerako hautatutako beste lauek ere joko dute.

Nobedade gisa, eta emakumeek rockaren agertokietan duten  presentzia eta ekarpena agerian jartzeko, Bilboko Udalak "Rock &  Roses" argazki erakusketa sustatu du. Bilborock aretoan bertan izango  da erakusketa, erabilera anitzeko gelan, sailkapen kontzertuen fasea  amaitu arte. 30 bat argazki dira, Unai Endemaño argazkilariak euskal  rockaren eszenak izan dituen emakumeei eginak.

Halaber, programak egun berezi bat ere izango du aurten, BIME  jaialdiarekin egin den elkarlanari esker. Sailkapen kontzertuen azken  egunean, urriaren 26an, lehiaketan parte hartuko duten hiru taldeen  ondoren, Melenas eta Los Brazos talde gonbidatuak igoko dira  agertokira.

Euskal Herriko Musika Bulegoaren, Etxepare Euskal  Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Soinuak ekimenaren  laguntzarekin eginiko Basque Music at BIME deialdian hautatu ziren bi  talde horiek.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120