DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Militantziak

Josu Torre - Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos | ¡comenta!

meNDE erditik gora ezagutzen ditut euskara berreskuratu ez ezik hedatzeko ahaleginak. Hirurogeiko hamarkadan ia klandestinoki, lehenik, herriko apaiz batekin alfabetatze lanetan -Arana bera baino aranazale zen Paulinekin- eta gero ikasitako apur hori, han hemenka, irakatsi nahian. Memoria traidorea da eta, Barakaldoko fraile-eskola batera astean birritan joaten nintzan eta, bakoitzeko, trenaren txartela ordaintzeko dirua jasoz. Beste hainbeste Loiuko elizaren gela batera joatearren. Paradoxa, ordea, bata eta besteko ikasleengan datza. Ibar Ezkerrekoen zerrenda eta argazkiak, Guardia Zibilak egin zuen ETAren kontrako sarekada baten eroriak bezala ikusi nituan eta Txorierritarren artean sindikatu gidari bat bezala herriko alkate izatera iritsi zen baten bat. Ez dakidana, hangoak edo hemengoan nirekin euskara ikasi zuten, egun egiten dutela bai. Pedagogiarik erabili nuen ez dakit, militan-tzia bai, ordea.

Hurrengo hamarkadan erabat aldatu zen ataza hori, iraultza deitzeko bestekoa. Gau eskolak, alfabetatze kanpainak... eta ikastolak. Hauek ere lehenik klandestinoak baina Ferroleko diktatore nanoa hil zenetik erabat legala eta urtez urte hedatuak eta indartuak. Ordutik gaur eguneko unibertsitateraino eten gabeko martxa, hedapena, hobekuntza eta gorakada; kaleko erabileran estatistikak datu nahasiak ematen dizkigun arren eta neronek jai pribatu batean egiaztatatu ahal izan dudana. Urtebetetze baten aitzakiaz era eta izaera anitzeko 40tik gora lagun bildu ginan. Sortzez euskaldunak, eskola edo unibertsitatean lanerako ikasiak, ikastolakumeek ...Denak ala gehienak hainbat urtez euskara lanerako bezala bizitzeko erabili dutenak edo darabiltenak; militanteki, musikarekin edo beste kultur alorrekin batera, luzaroan erabili duenik ere bai tartean. Zen edo ginan lagun mota izaki, izan zen dikurtsorik, solasaldirik, zorion kanta eta bestelakorik orduotan zehar. Eskerrak, zorion kanta aipatu dudan, horixe Zorionak zuri... kanta izan zelako -elkarren artean ezinbestean egin genuenetik landa- euskaraz en-tzun zen adierazpen bakana.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120