DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
"Euskara ikasiz, mundu bat irabazi"

Eusko Jaurlaritzak 1,25 milioi bideratuko ditu euskara ikasleentzako diru laguntzetara

HAKOBAko herri erakundeak B2 mailara arte ikastea doakoa izateko  lanean ari direla eta lanak "bide onean" doazela adierazi du  Zupiriak

EP - Jueves, 14 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 12:34h

votos | ¡comenta!
Una profesora de euskera, en un euskaltegi municipal.

Irakasle bat euskaltegi batean. (José Mari Martínez)

Galería Noticia

Eusko Jaurlaritzak 1.250.000 euro erabiliko ditu ikasturte berrian  euskara ikasleentzako diru laguntzetan, eta, "Euskara ikasiz, mundu  bat irabazi" goiburupean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 103  euskaltegietan izena emateko gonbita luzatu du.

BILBO. Gainera, hiru foru  aldundiek eta udal gehienek diru laguntzak banatzen dituzte euskara  ikasteko erronkari heltzen dioten ikasleen artean. Euskaltegien  matrikulazio kanpaina irailaren 29ra arte luzatuko da.

Bestalde, Jaurlaritzaren menpe dagoen HABE erakundeak 19.575.000  euro bideratuko ditu 2017-2018 ikasturtean euskaltegi pribatuen lana  diruz laguntzera, eta 11.519.370 euro euskaltegi publikoen jarduna  laguntzera. Guztira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 103 euskaltegi  daude, 64 pribatuak eta 39 udalenak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak aurtengo  euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkeztu du ostegun honetan  Bilbon, Kafe Antzokian egindako ekitaldian. Bingen Zupiria Kultura  eta Hizkuntza Politika sailburuak, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako  sailburuordeak, Jokin Azkue HABEko zuzendariak eta Isabel Isazelai  Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiko koordinatzaileak egin dute  aurkezpena.

Zupiriak jakinarazi du 35.000 ikasle inguruk ikasiko dutela  ikasturte berrian EAEko euskaltegi publiko eta pribatuetan, eta  Jaurlaritzak 1.250.000 euro bideratuko dituela euskara ikasten  dutenei ahalegina errazteko, diru laguntzen bidez. Horrela,  nabarmendu du Jaurlaritzak "inoiz baino erraztasun gehiago" emango  dituela ikasteko bidean laguntze aldera.

Halaber, kanpaina berriari begira, "inoiz euskara ikasteko  erronkari heldu eta bide erdian geratu zirenak berriz ere  erakartzeko" ahalegin berezia egin nahi izan dutela azpimarratu du  sailburuak. Horrela, Jaurlaritzak mezu bana bidali die (35.000  komunikazio inguru), ohiko postaz edo posta elektronikoz, berriz ere  euskaltegietara erakartzeko.

"Esan diegu beren ahalegina eta esfortzua aintzat hartzen dugula,  eta zinez eskertzen dugula. Horrez gain, azaldu diegu inoiz baino  erraztasun gehiago izango dituztela euskara ikasteko", azaldu du.

Kanpainaren goiburuaren harira -"Euskara ikasiz, mundu bat  irabazi"-, Zupiriak ziurtatu du euskara ikasteko pausoa ematen  duenari "parez pare" zabaltzen zaizkiola "mundu berri baten ateak".  "Hizkuntza ezagutu barik kostata ikusten den horrek zentzu guztia  hartzen du hitzei esanahia jartzen diegunean.

Aisialdirako abagune  berriak, komunikatzeko aukera berriak, gauzak ikasteko era ezberdin  bat, musika gehiago, literatura gehiago, poesia, lagun berriak...  Bertatik bertara dagoen mundu oso bat zabaltzen da euskara ikasiz.  Oso hurbil dagoen mundu bat deskubritzen da", adierazi du.

DOAKOTASUNA

Bestalde, euskaltegien matrikulazio kanpainaren aurkezpenean  euskara ikasteko doakotasuna ere izan dute hizpide, eta Zupiriak  gogoratu du HAKOBA Herri Aginteen Koordinaziorako Batzarrean dauden  herri erakundeak lanean ari direla datozen urteotan euskara ikastea  doakoa izan dadin B2 mailara arte.

Ildo horretan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du  EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Jaurlaritzaren konpromisoetako bat  dela B2 mailara arte euskara ikasteko doakotasuna lortzea, eta  helburu hori lortzeko HAKOBAn bildutako herri erakundeen arteko  elkarlanaren aldeko apustua egin dutela. Horrela, lanean ari direla  eta lanok "bide onean" doazela adierazi du.

Bestalde, aurten HABEko azterketen deialdi irekietara aurkezteko  aukera maila guztietara heldu da lehen aldiz, trebetasunen arteko  konpentsazio sistema orokortu da HABEko azterketetan (idatzizkoa  gainditu ez, baina ahozkoan maila ona erakusten duenari  konpentsatzeko aukera ematen zaio, C2 mailan izan ezik), eta  egiaztagiri guztien arteko baliokidetzak hizkuntzen Europako  erreferentzia markora egokitu dira. Autoikaskuntza metodoek ere gero  eta erraztasun gehiago eskaintzen jarraituko dute, eta ikasleen %16k  hauen bitartez ikasten du.

Bukatzeko, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak  jakinarazi du aurreko ikasturtean 26.107 ikasle aritu zirela euskara  ikasten euskaltegi pribatuetan eta 9.176 publikoetan (693 bietan).  Horien artean 22.903 emakumeak izan ziren (%66), eta 11.687 gizonak.  Ikaslearen profila 38 urteko emakume bizkaitarra da. Gainera,  euskaltegietako arduradunek adierazi diotenez, "mugimendu handia"  ikusten da euskaltegietan, eta beraz, "matrikulazio datu onak" espero  dituztela esan du.

Aurkezpenaren ondoren, HABEk ikasturtearen hasiera ekitaldi  ofiziala egingo du ostiralean, irailaren 15ean, Christian Puren  hizkuntzalariaren hitzaldi batekin; Euskadiko Artxibo Historikoan  izango da, Bilbon, eta Bingen Zupiriak aurkeztuko du.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120