DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia

Legazpiarrek Agorreko Santikutzak ospatuko dituzte bihartik aurrera

Larunbatean Andaluziako talde batek dantza emanaldia egingo du eta Gozategi taldeak joko du

Asier Zaldua - 2017(e)ko irailaren 14a, osteguna - 06:11etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Urolatarrak txaranga eta erraldoiak, Agorreko Santikutzetan.

Urolatarrak txaranga eta erraldoiak, Agorreko Santikutzetan.

Galería Noticia

legazpi - Legazpiarrek Agorreko Santikutzak ospatuko dituzte bihartik igandera bitartean. Aipa-tzekoa da ostiralean kantu afaria egingo dutela, larunbatean Gozategi taldeak joko duela eta igandean Gorostiaga mendian erromeria egingo dutela.

Festak haurren bizikleta festarekin hasiko dira. 17.00etan egingo dute, Euskal Herria plazan, Telleriarte Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Izen-ematea 16.00etan irekiko dute. 18.30ean herriko buruhandi eta erraldoiek kalejira egingo dute Elustondo trikitilariekin.

Iluntzean, 20.00etan, bertso-triki poteoa egongo da Unai Mendizabal, Aratz Igartzabal eta Ane Beloki bertsolariekin. Trikitixa Uxue Untzillak eta Oihane Gurrutxagak joko dute.

Ondoren, 21.30ean, kantu afaria egingo dute Gernika plazan. Ekitaldi hau Doinua musika eskolak antolatu du eta ogitartekoak, ardoa eta ura banatuko dituzte parte har-tzaileen artean. Ostiraleko ekitaldiekin bukatzeko, 23.30ean R Ke R elektrotxarangak erdiguneko kaleetan joko du.

Agorreko Santikutzak direla eta, Junetorri autobusaren zerbitzu berezia egongo da asteburu osoan

Larunbata Larunbatean makina bat ekitaldi egongo da. 10.30ean duatloi txikia egingo dute Euskal Herria plazan. 11.00etan, berriz, sukaldari lehiaketa hasiko da, Azokan. Masailak prestatuko dituzte, saltsan. Ordu erdi beranduago, haurrentzako bola txapelketa egongo da Danantzako bolatokian eta erraldoi alardea egingo dute. Añorga, Ordizia, Barakaldo, Borja eta Legazpiko konpartsek parte hartuko dute, Elutxa txarangaren, trikitilarien eta dultzaineroen laguntzarekin. Ibilbidea Latxartegi kalean hasiko dute. 14.00etan sukaldari lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Arratsaldeko ekitaldiei dagokienez, 15.30ean 3x3 saskibaloi txapelketa herrikoia jokatuko dute Azokan, 17.30ean atletismoko milia hiritarra egingo dute Aizkorri kalean, 18.00etan erraldoi alardea egongo da eta Telleriarteko talogileek taloak egingo dituzte eta 19.00etan dantza emanaldia egongo da plazan. Sanlucar la Mayor herriko Al-Saraf taldeak dantzatuko du, Korosti taldeak gonbidatuta. Eguraldi txarra egiten badu, emanaldia Latxartegi aretoan izango da. Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, 23.30ean Orioko Gozategi taldeak kontzertua egingo du plazan.

Igandean, txistulariak izango dira kalera irteten lehenak: 9.00etan diana joko dute. 10.00etan herrialde mailako bola txapelketa jokatuko da. Ekitaldi nagusia Gorostiaga mendira igoera izango da: 11.00etan meza egongo da eta 11.45ean hamaiketakoa eta erromeria egingo dituzte, Goiz Deia taldeko txistulariekin.

Herrian ere makina bat ekitaldi egongo da: 13.00etan musika bandak kalejira egingo du, 16.00etan herri mailako plater tiraketa egingo dute Urtatzazarren eta xake txapelketa jokatuko dute Kale Nagusian, 17.00etan haurrentzako ikuskizuna egongo da Euskal Herria plazan eta 19.00etan Euskorleans Dixie Band taldeak erdiguneko kaleetan joko du.

Agorreko Santikutzak direla eta, Junetorri autobusaren zerbitzu berezia egongo da asteburu osoan. Autobusak ohiko ibilbidea egingo du: goizez 10.30etik 14.30era eta arratsaldez 17.30etik 21.47era.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120