DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
musika

Errealitatea bezain gordin

‘Kalima’ lana argitaratu du Glaukoma taldeak, euren estudioko hirugarrena, Bonberenea Ekintzak-en eskutik. Letra zuzen eta gogorrekin, tolosarrek ez dute inor epel utziko abesti berriekin

Jonebati Zabala - 2017(e)ko irailaren 17a, igandea - 11:53etan eguneratua

votos |¡comenta!
Jokin Albisua, Iker Pando, Juantxo Arakama, Asier Arandia eta Pablo Rubio dira gaur egun Glaukoma taldeko kideak.

Jokin Albisua, Iker Pando, Juantxo Arakama, Asier Arandia eta Pablo Rubio dira gaur egun Glaukoma taldeko kideak. (GLAUKOMA)

Galería Noticia

  • Jokin Albisua, Iker Pando, Juantxo Arakama, Asier Arandia eta Pablo Rubio dira gaur egun Glaukoma taldeko kideak.

Helduaroak eta bizi ditugun egunek erre egiten dute gaztaroko alaitasuna”. Kalima proiektu “sakon, zuzen eta lehorra” aurkeztu dute Glaukoma tolosarrek, “ohikoa baino gehiago”, taldekideek diotenez. Kritikotasuna ezaugarri izan du talde gipuzkoarrak zazpi urte inguruko ibilbidean. Izan ere, bere partaideek diotenez, “zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta lotsa gutxiago egia edo pentsatzen duzuna esateko”. Gogor dator Kalima, beraz.

2010. urte bueltan elkartu ziren Jokin Albisua, Iker Pando eta Juantxo Arakama, eta Tolosako Otsabi Auzo Elkartean hasi zituzten entseguak, IndeKitxen taldeak utzitako materialarekin. Auzo Elkartean eman zuten aurreneko kontzertua, 2010eko maiatzaren 15ean. Handik gutxira, Asier Arandia eta Pablo Rubio batu ziren, Glaukomari forma emanez.

2012an heldu zen taldearen lehen diskoa, Vol. 1, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egindako reggae, rap eta ragamuffina. Eta handik urtebetera bigarrena, Vol. 2. Ordutik, lau urteko bide luzean murgilduta izan dira, Kalima erditu arte -tartean Bad Sound Systemekin Sua Zaintzen singlea argitaratu eta eurekin batera bira ere egin dute, besteak beste. “Presarik gabe”, diskoari eskaini beharreko denbora eskaini diotela kontatu du Arakamak. Emaitza? Letra zuzen eta gogorreko hamahiru kanta eta interludio bat. Arakama bera arduratzen da letrak sor-tzeaz, eta aitortu duenez, batzuetan “motz geratu izanaren sentsazioa” izan du. “Letrak gogorrak izan daitezke, bai, baina errealitatea askoz ere gogorragoa dela uste dut”.

Ohi baino kritikoago

Betiko Glaukoma izan arren, “helduago, zuzenago eta lehorrago” dator tolosarren hirugarren lana. Hala, Kalima-k ez du inor epel utziko. “Errealitatea hor dago eta ezin da ukatu. Beti izan gara kritikoak gai anitzekin, baina ez da gauza bera 20-21 urte edo 27-28 izatea. Ez gaude prest ikusten eta sentitzen duguna esan gabe zahartzeko. Gordin esanda, bizitza opari bat da, baina mundu hau kaka erraldoi bat da, hainbeste injustizia eta pertsonen arteko ezberdintasunekin. Eta hori esan beharra dago”.

Kultura, errefuxiatuak, kapitalismoa, faxismoa... Egungo errealitatearen hainbat ertz ukitzen dituzte Glaukomaren abestiek. Pertsonen arteko ezberdintasunak ditu ardatz Fire (They’re commin) kantak, horiek klase ezberdintasunak sor-tzen dituela diote, eta ez hainbeste herrialde edo jatorriek. “Xenofobia eta arrazakeriaren atzean klasismoa dago. Urrutiago gaude Neguriko euskaldun batengandik Siriako errefuxiatu batengandik baino. Gure arbasoak ere izan ziren errefuxiatu”, dio Arakamak. Generoa du hizpide Gure kaiola abestiak. “Gizon edo emakume gizarteak egiten gaitu. Ez da biologikoa, eraikuntza soziala baizik. Honi buruz idaztea beharrezkoa zen niretzat, eta nire posiziotik egiten dut gainera: mendebaldeko gizon zuri eta heterosexualaren posiziotik. Gizonezkoei dagokigu gure pribilegioei uko egiten ikastea, benetako berdintasunaren aldekoak bagara behintzat”, hausnartu du abeslariak.

Euskal kultura ere ez da libratzen: Durangoko azoka euskal photocalla/ Euskal Telebistak ematen du Tele5/ super Kutxa kultureta/ Ez det izan nahi artistilla jator bat, diote One, two-ren letrek. “Euskal kulturan ere badago farandula, artisteoa, kamerinoetako giro faltsua... Ez gara libratzen euskaldunak izateagatik. Gainera, uste dut kritikotasun falta nabarmena dagoela ateratzen diren talde eta sorkuntzekin”.

Basamortuaren metafora

Harea eta itsasoa. Tartean, hesia. Horixe da Kalima-ren azalean ikus daitekeen irudia. Basamortua kar-tzela irudikatzen, itsasoa, berriz, askatasuna. “Baina itsasoa ez dugu ezagutzen, ez dakigu zer etorriko den. Basamortuaren antza du, gainera. Gerta daiteke beste basamortu bat izatea”, hausnartu du Arakamak. Basamortuko haizea da Kalima, hain zuzen. Arakamaren esanetan, diskoko elementu garrantzitsua da basamortua: “Basamortua gure ingurunea da reggae eta rapari dagokionean. Orain arte ez da ezer egon, erreferentziarik gabeko ingurunea izan da. Basamortua bizitzen ari garen aroa ere bada. Baumanen garai likidoen antzeko kontzeptua. Orain arteko egia handiak desegin egin dira, harkaitza hondar bilakatu da”, egin du gogoeta.

Euskal Herriko reggae eta rap eszena gero eta osoagoa den arren, oraindik ez dela guztiz lehertu uste du askok. Glaukomako kideek batez ere entzuleengan sumatu dute aldaketa. “Badirudi Euskal Herrian jendea gero eta ohituago dagoela musika estilo hauetara eta gero eta gutxiago begiratzen gaituztela estralurtar batzuk bagina bezala. Gaztetxoenen artean reggaeak eragin handia duela dirudi”, uste du Arakamak.

“Bizioa da euskeraz rapean aritzea”, dio Arakamak kantu batean. Urteek aurrera egin ahala, gero eta euskarazko rap kanta gehiago entzuten direla uste du: “Gero eta gauza serio eta autentikoagoak ari dira ateratzen euskarazko reggae zein rapean. Hortxe daude Bad Sound System, Gorka Suaia, Nizuri Tazuneri, 2zio, Autobus Magikoa, Nikotina... Gero eta kalitate handiagoa dago euskarazko errimetan, eta hori pozgarria da”.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120