DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Urriaren 18an estreinatuko da euskeraz

Itzuli da Obaba

Bernardo Atxagaren ‘Obabakoak’ liburuan oinarritutako antzezlana gidatu du Calixto Bieito Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoak denboraldi berrirako. Urriaren 18an estreinatuko da euskeraz; azaroan, gaztelaniaz

Uxue Razkin-en erreportajea - Viernes, 22 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos | ¡comenta!
Calixto Bieito Obabakoak lanaren moldaketaren euskarazko erabateko estreinaldia prestatzen ari da.

Calixto Bieito Obabakoak lanaren moldaketaren euskarazko erabateko estreinaldia prestatzen ari da.

Galería Noticia

otxarkoaga auzoko Harrobia entsegu aretoa abuztutik bilakatu da Obaba. Bernando Atxagaren Obabakoak obra moldatu eta antzezlana prestatu du Calixto Bieito eszena zuzendariak denboraldi berri honetarako. Gidatu duen muntaketa hori programazioko garrantzitsuenetakoa izango da, ezbairik gabe. Gaur ez da entsegura gerturatu kanpoan dagoelako, baina, hemen dira, ordea, Obabakoak osatzen duen lantaldea -hamaika aktore guztira-, eta zuzendariaren laguntzaileak, Bieitok berak egokitu duen testua euskaraz lantzen, errepasatzen, gozatzen.

Ilun dago. Elizan sartu da Joseba Apaolaza, obran Esteban Werfell izango dena, baina espazioak ez dauka eliza itxurarik: fondoan, pantailak ageri dira, irudiak proiekta-tzeko prest; eta zuzenean zerutik zin-tzilik egongo balira bezala, mikrofonoak, aktoreak noiz gerturako diren zain. Bizikletak, lurrean; ez aldarerik inguruan. Badauka, ordea, modu batean, Obabaren esentzia, Atxagak oparitu zigun unibertso magiko horren puska bat ekarri baitute Bilbora. Aktoreek sinisten dute zapaltzen ari diren oholtza Obaba dela, eta hori, neurri batean, Bieitoren taxuzko lanak ekarri du. Puzle bat sortu du zuzendariak; kontakizunak, musika, kantak, dantzak eta ikus-entzunezkoak batuz abiatu du urriaren 18an estreinakoz argia ikusiko duen Obabakoak antzezlana, Arriagaren zigilupean.

Joseba Apaolaza eta Itziar Lazkano aktoreak entsegura etorri dira eta atsedenaldi batean eraikitzen ari diren Obabaren nondik norakoak azaldu dituzte. Obra hau “nahiko korala” izango dela diote biek. “Denok egiten dugu guztiona”, zehazten du Lazkanok. Alabaina, bada pertsonaia bat, Esteban Werfell, pisu handia duena. “Berez, halakorik ez dago Atxagaren liburuan. Nire pertsonaiak kontatzen du lehenengotako kontakizun bat, txikitan gertatutako gauza bat, mirari moduko bat. Baina hor hasi eta hor bukatzen da kontakizuna. Baina zuzendariaren asmakizuna izan da nire pertsonaia horri jarraipen bat ematea eta ni neu ildo bilakatzea ipuinak lotzeko”, azaltzen du Apaolazak. Hortaz, Bieitok narrazio solteak pertsonaia baten bitartez lotu ditu. Asmakizun horri esker, publikoak kontakizuna erraztasun osoz jarraituko duela iritzi dio Lazkanok.

Apaolazak kontatzen du hori proposatu zutenean “sorpresa” izan zela berarentzat. Horretaz gain, interesgarria iruditzen zaio, batez ere, zuzendari berri bat ezagutzea eta erabiltzen dituen errekurtsoak eta estiloa “bizi-tzea eta horietaz jabetzea”: “Ikasi egiten duzu eta hori oso pozgarria da”. Bere pertsonaiari dagokionez, aitor-tzen du oraindik “zirriborratuta” dagoela. “Gainera, nire pertsonaiak gainbehera garrantzitsu bat du. Burua galtzen du eta azken monologoan adibidez, ingresatuta dago, burutik erabat jota, eta orduan horrek eskatzen du bilakaera bat, transformazio bat. Nik uste dut beti dela interesgarria begiratzea zer arku egin behar duzun, nola hasiko zaren... degenerazio hori erakutsi. Alde horretatik badaukat zeregina”, azaltzen du.

Ipuinak nagusi dira obra honetan, baina ez dira elementu bakarrak, inondik inora. Tarteka aktoreak abesten eta dantzan ikusiko ditu publikoak. “Nire kasuan ez dut asko abestuko. Baina abesti batzuk prestatu dituzte kontakizuna hornitzeko, dan-tza pixka bat ere badago... hortaz ere libratu naiz”, dio barrez. Bere ustez “oso hornituta” dago obra. “Oraindik ez dakigu baina garrantzia izango dute aldez aurretik grabatuko ditugun irudi guztiek. Tartekatuta joango dira proiekzioan, gure atzealdean...”, gehitzen du. Horretaz gain, aipatzen du obra “exigentea” izango dela, “literatura asko” dagoelako. Euskarazko bertsioan, gainera, ingelesez eta alemanieraz arituko dira aktoreak: “Eszenatokia oso leku poliglota bilakatu da, eta hori ez direla ekipoak etorri! Badakizu zuzendariak Alemaniatik ekarri dituela...”.

lantalde eta zuzendari finak Aurretik aipatu bezala, hamaika dira Obabakoak antzezlanaren lantaldea osatzen duten aktoreak. Aipatutako Joseba Apaolaza eta Itziar Lazkano aktoreez gain, Iñake Irastorza, Lander Otaola, Gurutze Beitia, Eneko Sagardoy, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri eta Karmele Larrinaga daude obran. Bieitok aukeratu zituen Arriagak deitutako entzunaldi publikoetan; 200 antzezle baino gehiago aurkeztu ziren deialdietara.

Apaolaza eta Lazkano pozik agertu dira lan honekin eta Bieito gisako zuzendari batekin lan egiteko aukera izateagatik. Nobela bat antzerki-lan bat bihurtzea ez da gauza erraza. Apaolazak “zuzeneko zeremonia bat” bezala ulertzen du antzerkia. “Liburuak eskaintzen duen guztia ezin duzu zinera eraman eta are gutxiago antzerkira. Bere garaian Montxo [Armendariz]k hartuko zituen gustuko zituen ipuinak eta kontakizunak eta Calixtok, beste ba-tzuk. Ipuinak laburtu egin behar dituzu, adibidez. Zure sofan etzanda zaude eta beste erritmo batean irensten dira baina hau beste gauza bat da, bi ordutan eskaini behar da dena”, dio. Halere, Calixtoren hautaketa interesgarria da haren esanetan eta azaltzen du oraindik dena “dan-tzan” dagoela. “Prozesu erdian gaude, agian irudituko zaigu estuegi goazela eta baliteke gauzak arindu behar izatea... Horretarako oraindik tartea badagoela uste dut”.

Elkarrizketak amaituta, Lazkano eta Apaolaza euren posizioetara itzuli dira, gainontzekoak dituzte esperoan. Aurretik, hausnarketa bat botatzen du: “Ez dakit zergatik jar-tzen diogun ikuspegi bukoliko bat Obabari. Obrak denetik du; gauza batzuk gozoak dira, beste batzuk erromantikoak baina badaude ere krudelkeriak eta basakeriak. Garai hartako herri askoren egunerokoa da; magia eta artea jarri ditu Atxagak horrelako toki batean”.

Isiltasun zorrotzak eta argi itsugarriak bete dute espazioa. Hasi dira aktoreak mugitzen, bizikletako pedalei eragiten. Hasi da zurrumurrua. “Hemen hasten da kontaera”.

‘obabakoak’

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120