DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
zinea

Euskal mitologia, pantaila handian

Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdian estreinatuko dute Errementari. Paul Urkijoren lehen film luzeak Jose Migel Barandiaran antropologoak XX. mendearen hasieran idatzitako ‘Patxi Errementaria’ ipuin mitologikoa du oinarri

2017(e)ko irailaren 24a, igandea - 20:50etan eguneratua

votos |¡comenta!
Kandido Uranga aktorea, Patxi errementariaren azalean

Kandido Uranga aktorea, Patxi errementariaren azalean (Kinoskopik)

Galería Noticia

  • Kandido Uranga aktorea, Patxi errementariaren azalean

BOST urteko ibilbidearen ostean, Paul Urkijoren Errementari filmak aurki ikusiko du argia. Urriaren 5etik 15era bitartean ospatuko den Sitgeseko zinema jaialdiaren Sail Ofizialean estreinatu ostean, Donostiara egingo du salto filmak. Izan ere, urriaren 28an, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astea hasiko da, eta egun horretan bertan izango da Urkijok zuzendutako filma, jaialdia inauguratzeko ardura izango duena.



Kinoskopik eta Gariza Films ekoiztetxeek abiatu zuten proiektua, eta pixkanaka proiektuari forma ematen joan dira. Denborarekin, gainera, ikusmira areagotu egin da pelikularen inguruan, izan ere, zuzendari gasteiztarraren opera primaren ekoizpenean hartu du parte Alex de la Iglesia zuzendari eta ekoizle bilbotarrak.



Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako Patxi Errementari ipuin mitologikoa du oinarri pelikulak, ondoren Erein argitaletxeak kaleratuko zuena, ipuin ilustratu modura. Txikitatik Urkijoren “ipuin gogokoena” zen hori, eta aspalditik zeukan buruan istorioa pantaila handira eramatea. Istorioari testuinguru jakin bat eman dio Urkijok. XIX. mendeko Araban girotu du, Lehen Gerra Karlistaren ondoren (1833-1839). Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen hasiko da, eta arrastoek basoaren sakonean bizi den Patxi izeneko errementari beldurgarri batengana eramango dute. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta deabruarekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek agerian utziko du Patxik ezkutatzen duen egia izugarria.



Urkijok Asier Guerrikaetxebarria gidoilari bilbotarraren laguntza izan du gertakizunak garaiko testuinguruan kokatzeko. Ilustrazioak eta tradizionalismo erlijiosoak talka egin zuten aldia da filmean islatzen den garaia. Halere, eta erlijioak, politikak eta bestelako gaiek pisu handia izan zuten garaian kokatuta egon arren, Urkijok argi du Errementari “beldurrezko film fantastiko” bat dela eta, beraz, orduko gertakari politikoak alde batera utzi nahi izan ditu zuzendariak.



Errementari filmaren castinga, besteak beste, honako aktoreek osatzen dute: Kandido Uranga, Joxean Bengoetxea, Uma Bracaglia, Ramon Agirre, Itziar Ituño, Gorka Aginagalde, Gotzon Sanchez, Zigor Bilbao eta Ander Pardok. Uranga zumaiarra dago Patxi Erremintariren paperean.



ARABAKO EUSKARAN Iragan neguan errodatu zuten Errementari. Euskal Herriko hainbat tokitan filmatu dute, hala nola, Muskizen eta Ubidean (Bizkaia), Aizpurutxon, Itsason eta Agorregin (Gipuzkoa) edota Antoñanan, Korresen eta Miñanoko Parke Teknologikoan (Araba). Istorioa garaiko Araban girotuta dagoenez, zuzendariak Arabako euskararen trazak errekuperatu nahi izan ditu, eta saiatu dira elkarrizketak orduko Arabako euskararen kutsuaz zipriztintzen. Horretako, Koldo Zuazo dialektologoaren eta Gorka Lazkano itzultzailearen laguntza izan dute eta bien ekarpenari esker berpiztu egin dituzte orduko hainbat esamolde, betiere, jakina, oraingo ikusle euskaldunoi modu ulergarrian eskainiz.

Orain arte, film laburretan ezagutu dugu Paul Urkijo (Gasteiz, 1984), terroreari eta genero fantastikoari lotutako lanekin, batez ere. Arte Ederretan lizentziatu, eta ikus-entzunezkoetan eta marrazkigintzan espezializatu zen. Berehala hasi zen film labur fantastikoak egiten;bereak dira, besteak beste, Iltzeak (2006), Jugando con la muerte (2011), Ohe azpiko zera (2011) eta Monsters Do Not Exist (2012). Sortu dituen film laburrekin 85 sari irabazi ditu Espainiar estatuan eta nazioarte mailan. Zuzendari gasteiztarraren lehen film luzea izango da Errementari.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120