DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Brankaganetik kikuke

Gogoetarako porrota

Ramon Basaldua - 2017(e)ko irailaren 26a, asteartea - 06:09etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Iñaki Williams, Malagaren kontrako partiduan.

Iñaki Williams, Malagaren kontrako partiduan. (Argazkia: Borja Guerrero)

Galería Noticia

EZ da erreza azaltzea zer gertatu jaken Athleticeko jokalariei Malagaren aurkako partiduko azken hogei minutuetan. Egia esateko, ezin sinistu leitekena izan zan La Rosaledan gertatutakoa. Beste alde batetik, ostera, garbi dago zuri-gorriek intensidade barik jokatu ebela garaipena eskuratuta egoala pentsauta. Edozein kasutan, Malagan gertatutakoa onartuezinekoa da eta hausnarketa sakona eragin behar dau taldean, eta jokalarien artean batez be. Etorkizunera begira, La Rosaledakoa ezin da errepikatu, inondik eta inora bez.

Aurreko partidu biak galduta ekin eutson Athleticek Malagaren aurkako partiduari. Zuri-gorriek aukera bikaina eukien bolada txarrari amaierea emoteko, sailkapeneko zuloan puntu bat bera ere lortu barik egoan aurkariaren zelaian. Ganera, gauzak ezin hobeto jarri ziran partiduaren hasieran bertan. Ostean, etxeko taldeak partidua bardintzea lortu arren, Michelen gizonek esku zabaltasun itzela erakutsi eta hiru puntuak eskuratzeko aukera oparitu eutsien Zigandaren taldeari. 1-3 irabazten jarri eta hamar jokalariren aurka jokatu arren, zuri-gorriak ez ziran aldeko emaitzari eusteko gauza izan. Hiru puntuak eskuratu eta sailkapeneko goialdean sendotzeko aukerea ezer ezean geratu zan zuri-gorriek aurretik jasotako opariak itzuli egin ebezalako.

Sendotasunean oinarrituta eraiki gura dau Zigandak bere taldea. Athletic irabazteko aurkari gatxa izatea lortu gura dau entrenatzaileak, eta denboraldi hasierako partiduetan bete egin eban bere helburua. Azken hiru partiduetan, baina, eta Malagan jokatutakoan batez be, Athleticek ez dau egitura sendorik erakutsi eta aurkariek erreztasun itzelak aurkitu dabez Keparen atea zulatzeko.

Zigandak plantilako ia gizon guztiak erabili dauz denboraldi hasierako partiduetan. Edozelan be, jokalari batzuk beste batzuk baino aukera gehiago euki dabez. Kontua da, batzuren errendimendua espero baino makalagoa izan dala. Iñigo Lekue minutu asko jokatzen dabil eskoiko hegalean Oscar de Marcos lesionatu zanetik. Deustuko jokalariak ez dau aukerea baliatu eta Athleticek asko sufridu dau hegal horretatik. Seguruenik, errua ez da berea bakarrik izango. Beste hegalera joanda, Balenziagaren mugak agirian geratzen dira partidu askotan, erasora begira batez be. Horregaz batera, Athleticen erdialdearen funtzionamendua ez da ona izaten ari. Vesga, San Jose, Iturraspe eta Beñat ez dira gauza izan taldeari behar dauen jokoa emoteko. Ganera, Raul Garciaren errendimendua be nahi eta espero baino eskasagoa izan da orain arte. Baina Malagakoa ez zan izan ondo edo txarto joka- tzearen kontua, jarrera kontua baino. Eta alde horretatik ezin da huts egin.

Gertatutako hondamenditik ikasi eta bide onera itzultzeko aukera ezin hobea dauka Athleticek etzi San Mamesen Europa Leagueko partiduan. Zigandaren jokalariek motibazio berezia erakutsi behar dabe Zoryaren aurka, azken jardunaldian gertatutakoa lehenbailehen ahaztu eta hobetzen jarraitzeko bideari berrekiteko. Kuko Zigandak berak esan dauen lez, Athletic hau bidearen hasierearen hasieran dago eta pazientziaz jokatu behar dogu. Malagakoak, baina, muga guztiak gainditu zituan.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120