DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Multicine 7 aretoan izango da, 20:00etan

Zinebiren Hileko Dokumentalak "Angry Inuk" filma eskainiko du ostegun honetan

EP - 2017(e)ko irailaren 28a, osteguna - 10:15etan eguneratua

votos |¡comenta!
Angry Inuk (Trailer)VER VÍDEOReproducir img

(Youtube)

Galería Noticia

  • Angry Inuk (Trailer)Reproducir
  • "Angry Inuk"filma eskainiko du ostegun honetan Bilbon

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Hileko Dokumentala estreinaldien zikloaren beste saio bat eskainiko du ostegun honetan, irailaren 28an, Alethea Arnaquq-Baril zinemagilearen "Angry Inuk" (Kanada, 2016) filmarekin.

BILBO. Istorioak ahotsa ematen dio inuit herriari, bere bizitzeko estilo berezia inguratzen duten kultur aurreiritzien aurrean defendatzeko, herriaren biziraupenerako ezinbestekoa den foken ehizari dagokionez, batez ere.

Filmaren emanaldia Multicine 7 aretoan izango da, 20:00etan. Sarrerak 3,70 euro balio du, eta filma ingelesezko eta inuit hizkuntzako jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin, Zinebiko arduradunek iragarri dutenez.

Fokak animalien eskubideen aldeko aktibismoaren sinbolo nagusietakoa dira. Hala ere, desagertzeko arriskuan daudela eta ez daudela dioten informazio kontraesankorrak daude.

Dena den, animalia gozo eta samur irudia marketin elementu gisa erabili izan da kanpaina ekologista handietan, inuit herriaren oinarrizko elikagaia eta ekonomiaren oinarrietako bat dela ahaztuz. Inuit herria, Kanada iparraldeko, Alaskako eta Groenlandiako tundratan bizi den herri indigena da.

Erakunde ekologista nagusiek mundu osoan fokak hiltzea saihesteko aurrera daramaten borroka zaratatsuak zalantzak sortu ditu komunitate horren bizitzeko moduaren inguruan. Inuit herriak, berez herri isila denez, ez du inoiz ahotsik izan eztabaida publiko horretan. Inuit herriak aldarrikatzen duena argi dago: foka azalaren eta haragiaren inguruko ekonomia iraunkorra da beraiek bizi diren planetaren gunea salbatzeko modu bakarra;gune aberatsa da mineraletan, eta oso erakargarria nazioarteko petrolio eta gas konpainia handientzat.

NUNAVIT

Horrela, ehiztariei, familiei eta langileei ahotsa emateko, Alethea Arnaquq-Baril zuzendari inuitak Nunavit lurraldeko Kimmut udalerrira jarraitu du bere herria. Bertan, fokaren ehiza ezinbestekoa da herriaren biziraupenerako. Filmak Ikus-entzuleen Saria jaso zuen Kanadako Hot Docs jaialdi ospetsuan.

Alethea Arnaquq-Baril Kanadako Artikoko zuzendaria da. Bere lana inuit kulturaren inguruan egituratzen da, eta kultura horren aldarrikapenean jartzen du arreta. "Tunniit: Retracing the Lines of Inuit Tattoos" dokumental saritua, "Inuit High Kick" film labur hipnotikoa eta animaziozko bi film labur zuzendu ditu. Ekoizle betearazle gisa aritu da John Walkerren "Arctic Defenders" dokumentalean eta Barry Greenwalden "Experimental Eskimos" lanean, eta bi lan horien ekoizleetako bat izan da. Orain denbora gutxi, "Aviliaq: Entwined" lana zuzendu du, Embargo Project izeneko proiektuaren barruan.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120