DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Elika fundazioak

Elikagaien kontsumoaren jarraipen pertsonalizatua egiteko app bat aurkeztu du

EUROPA PRESS - 2017(e)ko irailaren 28a, osteguna - 11:33etan eguneratua

votos |¡comenta!
Elika fundazioak elikagaien kontsumoaren jarraipen pertsonalizatua egiteko app bat aurkeztu duVER VÍDEOReproducir img

(YOUTUBE)

Galería Noticia

  • Elika fundazioak elikagaien kontsumoaren jarraipen pertsonalizatua egiteko app bat aurkeztu duReproducir

Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak gailu mugikorretarako aplikazio berri bat aurkeztu du ostegun honetan, Bilbon egiten ari diren nutrizioari eta osasunari buruzko "Growing Young" sinposioaren barruan.

BILBO. App berriak aukera ematen dio erabiltzaileari elikagaien kontsumoaren jarraipena egiteko eta kontsumo hori dieta osasungarri eta orekatu batekin parekatzeko. Android eta iPhone gailuetan erabili daiteke, eta erabat doan deskarga daiteke http://blog.elika.eus/eu/zenbat-nola-jaten-kontrolatzeko-app/  atarian.

Bere arduradunek nabarmendu dutenez, aplikazio berria "modu osasungarriagoan jan nahi dutenentzako baliabide egokia da". Hautaketa pantaila erraz baten bitartez, egunero kontsumitzen diren jakien erregistroa eraman daiteke;hain zuzen ere, egunero txosten bat sortuko da, dieta osasungarri eta orekatua egiteko gomendioekin, eta asteko txosten bat sortuko da zazpi egun osatu ondoren.

Aplikazioa egiteko, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Nutrizio eta Bromatologia Saileko ikertaldeak aldez aurretik balioztatutako elikagai ingestaren erregistroa hartu da oinarritzat;erregistro hori Gasteizko Udalak diruz lagundu du. Gainera, SEDYN Dietetika eta Nutrizioaren Espainiako Zientzia Elkarteak ere esku hartu du aplikazioa osatzeko prozesuan.

Elika Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen fundazio bat da, eta Euskadiko elikagai segurtasuna hobetzea du helburu. Horretarako, administrazioei aholkularitza zientifikoa eta teknikoa ematen die, elikagaien segurtasunaren arloko politikak ezar ditzaten. Gainera, kateko langileei laguntzen die, elikagaien segurtasuna bermatzeko betekizunak ulertu eta aplika ditzaten. Halaber, elikagaien segurtasunaren arloan gaur egun garrantzi handiena duten gaien inguruko informazioa ematen du, euskal gizartea jakinaren gainean egon dadin eta balioa emateko.

"GROWING YOUNG"

Gailu mugikorretarako aplikazioa "Growing Young" sinposioan aurkeztu da. Topaketa Bilbon egiten ari da, "Food Health Tech" izenburupean, eta asteazkenean hasi zen eta ostiralean bukatuko da. AZTI Itsas Berrikuntza eta Elikadurako Zentro Teknologikoak antolatu du, Lipigenia enpresaren eta Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzarekin.

Hiru egunetan, parte hartzaileek gaur egungo gizarteak gainditzeko dituen hiru erronka handi izango dituzte aztergai: zergatik jaten dugun jaten duguna, zer dakigun nutrizioari eta elikagaiei buruz, eta nolakoa izango den elikaduraren eta gastronomiaren etorkizuna.

Askotariko sektoreak eta eragileak bildu dira sinposiora, munduko ia herrialde guztietakoak, galdera horiei erantzuna emango dieten estrategia berriak eztabaidatzeko eta diseinatzeko. Hala, parte hartzaileek gaur-gaurko gaiak landuko dituzte, hala nola elikadura, osasuna, teknologia, industria, zientzia eta berrikuntza, tokian tokikoa aztertuz, irtenbide global bat aurkitzeko asmoz.


votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120