DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
getxon egingo da

Aldundiak Taldeka ekintzailetza-talde bat abiaraziko du kirolean, ongizatean eta turismoan ekiteko

Datozen asteetan abiaraziko diren 5 enplegu-anezka berriei gehitu behar zaie ekimen hau

Sábado, 30 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 12:38h

votos | ¡comenta!
Taldeka ekintzailetza-talde

Galería Noticia

Bizkaiko Foru Aldundiak, DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Agentziaren bitartez, ekintzailetza-talde bat abiaraziko du Taldeka programaren barruan; guztira, 25 pertsonak hartuko dute parte taldean, eta helburua izango da kirolari, ongizateari eta turismoari lotutako enpresak sortzea.

Taldeka programaren ekimen hau Getxon egingo da, udalaren lankidetzaz, eta parte hartzen dutenek aukera sustatua izango dute Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak eskaintzen dituen autoenplegurako laguntzak eskuratzeko.

Datozen asteetan abiaraziko diren 5 enplegu-anezka berriei gehitu behar zaie Taldeka programaren ekimen hau (non langabezian dauden edo enplegua hobetu nahi eta negozio-ideia bat abiarazi nahi duten pertsonek parte hartuko duten).

Taldeka programaren barruan Getxon egingo den ekimen honetan parteko interesa dutenek 2017ko urriaren 27ra arteko epea dute eskabidea aurkezteko. Lehentasuna izango dute bi arlo nagusi hauetan enpresa abiarazi nahi dutenek (hala ere, badago bestelako arloetarako aukera): kirolaren eta ongizatearen teknologia eta industriak eta turismoaren arlokoak.

Programa hau ordezko aukera berritzaile bat da kolektibo batzuetarako, lankidetza-formula aberasgarrien bitartez autoenplegurako bidea bultzatzen baitu. Horretarako, parte hartzen dutenek prestakuntza eta laguntza jasotzen dituzte negozio-ideiak sortzeko. Taldeka programaren bidez, gainera, parte-hartzaileen arteko sinergiak bilatzen dira: beren enpleguak eta beste hirugarren batzuenak sortzen dituzten enpresak gauzatzeko aukera ematen duten sinergiak. Koordinatzaile baten ikuskapenaren pean egingo da ekintzailetza-taldearen lana. Kirolean, ongizatean eta turismoan ekitea

Gure gizartean gero eta garrantzitsuagoa da zerbitzuen sektorea; aisia eta esperientziaren ekonomia etorkizunaren alderdi garrantzitsuak izango dira. Bada, honelako gizarte batean, turismo, kirol eta ongizatearen arloak negozio.aukera dira ekin nahi dutenentzat.

Hori dela eta, arlo horietan interesa duten pertsonak bildu nahi dira Taldeka programaren ekimen honetan. Kirolaren eta ongizatearen teknologien eta industrien arloan, hainbat negozio-eremu egon daitezke, esaterako: kirol-jardueren garapena (prestakuntza, entrenamendua, ekitaldien antolamendua...) kirol-praktikarako tresna teknologikoen garapena eta/edo salmenta, kirolerako materialaren eta ekipamenduaren ekoizpena eta/edo salmenta, elikadura osasungarriaren sustapena, ongizate fisiko edo emozionalari lotutako jarduerak (masajeak, kontsulta psikologikoak, mindfulness-tailerrak...), eta abar. Turismoaren arloan ekiteko aukerak ere askotarikoak dira; ostalaritzan jardutea, uretako jarduerak eskaintzea, sukaldaritza-zerbitzuak ematea, gidari aritzea... Hiru fase

Taldeka - Ekintzailetza-taldeak programa hiru fasetan gauzatzen da. Lehenengoa, bi hilabetekoa, eta pertsona barruko gaitasun eta ekiteko gaitasunetan trebatzeko prozesu bat da, coaching eta mentoringeko tekniken bitartez profil ekintzailea sortzeko helburu duena. Fase honetarako, gehienez ere 500 euroko bekak daude parte-hartzaileentzat, bidaiak, dietak eta antzekoak ordaintzeko. Hurrengo bi hiletan, programan parte hartzen dutenek negozio-plan bat egingo dute DEMA eta Getxolanen laguntzaz.

Hirugarren fasean, proiektua abiarazten da, eta proiektua kudeatzeko laguntza teknikoa ematen da 12 hilabetean. Fase honetan, ekintzailetza-taldean parte hartzen dutenek aukera sustatua izango dute Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak 2018. urtean egingo duen foru-programan autoenplegurako ezarritako laguntzak eskuratzeko. Kalkulatu da enpresa bakoitzeko 5.000 ematea.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120